FAKTORIA

Informazio praktikoa

ORDUTEGIA

NEGUKO ORDUTEGIA

Urriaren 1etik ekainaren hirugarren ostiralera arte

  •  Astearte eta igandetan: 10.00 – 14.00
  • Asteazkenetik larunbatera: 10.00 – 14.00 y 15.00 – 18.00
  • Astelehenetan itxita (jai egunetan eta jai bezperetan izan ezik). Abenduaren 23, 24, 25, 30, 31 eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita.

UDAKO ORDUTEGIA

Ekainaren hirugarren larunbatetik irailaren 30era arte

  • Asteartetik igandera: 10.00 – 14.00 y 15:00 – 19:00
  • Astelehenetan itxita (jai egunetan eta jai bezperetan izan ezik)

Ostegun Santutik Pazko Astelehenerarte:

  •  10.00 – 14.00 eta 15:00 – 19:00

TARIFAK

BISITA LIBREA:

  • Sarrera orokorra: 10,00 €.
  •  Sarrera murriztua: 7,00 € (25 urtetik beherako ikasleak, 65 urte baino gehiagokoak, kide ugariko familiak, guraso bakarreko familiak, langabetuak, ezgaitasuna duten pertsonak, 10 pertsona baino gehiagoko taldeak).
  •  Dohako sarrera:  6 urtetik beherako haurrak, lagundurik.

BISITA MISTOA

Utz zaitez 30 minutuz hondoratutako galeoi handi baten istorio liluragarriagatik gidatzen, eta ezagutu gertutik mundu liluragarri bezain ahaztu hau. Bisita gidatuak bi gune zeharkatzen ditu: ontziola tradizionala eta XVI. mendeko galeoia. Euskal baleazaleei eskainitako erakusketa zein lanbide tradizionalen tailerra modu independentean bisitatzen dira.

  •  Sarrera orokorra + bisita gidatua: 14€/pertsonako.
  • Sarrera murriztua + bisita gidatua: 11€/ pertsonako.
  • Dohako sarrera:  6 urtetik beherako haurrak, lagundurik.

Bisita libre zein mistorako sarrerak hemen eros ditzakezu: https://sarrerak.albaola.org/inicio?_ga=2.129536591.277320180.17113534212141378356.1709723017

BISITA PRIBATUA

Historia eta kontakizunen maitaleen gozamenerako, 60 minutuko bisita esklusiboa, zeure hizkuntzan eta gidari propioarekin.

  • Bisita pribatua: sarrera + 100€ taldeko.
  • Informazio gehiago jasotzeko edota erreserba bat egiteko, info@albaola.org helbide elektronikoaren bitartez kontakta gaitzakezue edo 943 39 24 26 zenbakira deituz.

*Edozein deskontu izateko beharrezkoa da berau egiaztatzen duen txartela erakustea.

*Sarreretan %10eko deskontua ondorengo txartelen* jabeei: San Sebastián Card, Euskal Kostaldeko Museoak, Irrien Lagunak Kluba, Euskal Itsas Museoko komunitatea, Diario Vascoko harpidedunak, Ametza Camping, Nekatur eta Baionako L’Hermione-ko sarrera erakutsiaz.

*BEZ-a barne.

NON GAUDE

Albaola, Itsas Kultur Faktoria San Pedroko “puntetako” bidean kokatuta dago.

Itsas Kultur Faktoriaren kokapena.

NOLA IRITSI

Autoz:

AP8 / GI-20: 5. irteera Pasai San Pedrora.

Parking: Astean zehar: 1-2-3 / Asteburuetan eta jai egunetan: 2-3

Autobusez:

Donostiatik San Pedrora, EKIALDEBUS E09 autobusean. Irteera Okendo kalean (Donostia). San Pedroko autobus geltokitik Faktoriara oinez 10 minutu inguru.

Trenez:

Bai RENFE-k bai EUSKOTREN-ek Herreran (Pasaia) dute geltokia, Trintxerpen dagoen “Hospitalillo moilaren” errepidearen beste aldean.

Bertatik, Itxaszerbik, bere itsasontzi berdean Faktoriaraino ailegatzeko aukera eskeintzen du (aldez aurretik erreserbatuta). Herrerako tren geltokitik Faktoriaraino oinez 40 minutu inguru.

Donostia eta Irun-etik, Herrera geltokia.

Donostia eta Hendaiatik, Herrera geltokia.

Barkuz:

DONOSTIAKO PORTURIK:

https://www.ciudadsansebastian.com/es/activity-card/125/2079/15519/travesia-en-barco-desde-donostia-san-sebastian-al-museo-albaola-en-pasajes

PASAIAKO BADIATIK

Trintxerpeko aparkalekuan autoa utzi eta Azti-Tecnaliaren eraikuntzaren aurrean dagoen “Hospitalilloko moilan” aurkituko duzu Itxaszerbi enpresaren itsasontzi berdea. 10 minututan Faktoriara helduko zara. Aldez aurretik erreserbatu behar da: (+34) 630 448 813.

ERRESERBATZEA BEHARREZKOA DA?

Aurretiko erreserba beharrezkoa da ESKOLA, UDALEKU edo BISITA GIDATUA nahi duen edonorentzat. Kontuan izan ordubete behar dela dena ongi ikusi ahal izateko, beraz, itxiera ordua baino ordubete lehenago etortzea gomendatzen dugu.

ESKOLAK, UDALEKUAK ETA BISITA GIDATUAK: Jarri harremanetan posta elektronikoz  info@albaola.org helbidera idatziz edo (+34) 943 39 24 26 telefonora deituz honako datu hauek adieraziz:

  • Ikastetxearen/erakundearen/elkartearen izena, probintzia eta herrialdea (ikastetxea izanez gero, adierazi ikastaroa).
  • Faktura egiteko datu fiskalak (hala badagokio).
  • Taldea osatzen duten pertsonen kopurua*.
  • Taldearen arduradun baten izena, telefonoa eta harremanetarako helbide elektronikoa.
  • Bisitaren eguna eta ordua.
  • Bisita zein hizkuntzatan egin nahi den.
  • Ordaintzeko modua: eskudirua, banku-txartela edo banku-transferentzia.

*Talde bakoitzean gehienez 30 pertsona egongo dira.

LIBREKI: Lantegia zuen kabuz bisitatu nahi izanez gero, inolako azalpenik gabe, nahikoa da museoko ordutegiaren barruan eta erreserbarik gabe etortzea, hala ere, ixteko ordua baina ordubete lehenago sartzea gomendatzen da.

ERRESERBA EGIAZTATZEA (Disponibilitatearen arabera)

Albaola Itsas Kultur Faktoriak erreserbaren baieztapena bidaliko du posta elektronikoz, banakakoentzat zein ikasleentzat. Bisita gidatua eskatutako egun eta orduan egiterik ez badago, erreserba-saila harremanetan jarriko da taldeko arduradunarekin beste data batzuk adierazteko.