Planak itsasoan
Zatoz Donostia, Hondarribia edo Hendaiatik itsasontziz, edo egin irteera bat Pasaiako badian.
Badiako motora zerbitzua
- ismopasaia.com/eu/
- 630 448 813
- info@itxaszerbi.com

Lehenago batelera ezagunek arraunean eta gaur egun motorrez, itsasontzi hauek badian zehar azkar bidaiatzeko ezinbestekoak izan dira. Itsasontzi hauetan ibiltzea benetako gozamena da. Motora hauek hainbat gunetan har ditzakezu: Trintxerpen Faktoriara ekarriko zaituen motora hartuko duzu. Faktoriara hurbiltzeko beste aukera Pasai Donibanen hartzea da. Bestalde, Pasai San Pedro eta Pasai Donibane lotzen dituen etengabeko zerbitzua dago eta baita badiako bazterrak ezagutzeko egiten den ordu bateko irteera egiteko aukera ere.
Donostitik urte osoan zehar
- www.turismopasaia.com
- 630 448 813
- info@itxaszerbi.com

Donostitik abiatzen den katamaran zerbitzua. Urte osoan zehar martxan dago. Aldez aurretiko erreserba beharrezkoa da. Gehienez 12 lagun.
Hondarribitik eta Hendaiatik Faktoriara
- www.jolaski.com
- 639 617 898
- info@jolaski.com

Hondarribi edo Hendaiatik Faktoriara ordu batean helduko zara. Bidean edertasun geologiko berezia duen Jaizkibel mendiaren paisaiaz gozatuko ahal izango duzu. Aldez aurretiko erreserba beharrezkoa da. Gehienez 25 lagun.
Alokatu belaontzi bat
- www.navegavela.com
- (+34) 648183037
- info@navegavela.com

Aukera badago ere patroidun belaontzi bat alokatzeko: Donostiatik (1´30h), Hondarribiatik (2h) edota Hendaiatik (2h). Gehienezko taldea, 11 pertsona. Asteburuko prezioa: 350€+BEZ; astelehenetik ostiralera: 300€+BEZ. Itsasontzi Guztia. Gehienez 11 pertsona.