ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Lehen Hezkuntza tailerrak

Lehen Hezkuntzarako 4 tailer proposatzen dizkizuegu:

1-ARRANTZA JASANGARRIA

Tailer honetan, arrantza jasangarriaren garrantzia aztertuko dugu, eta horrela egiten ez denean, zein ondorio gertatzen diren. Praktikara eramateko, haurrek egurrezko arrainak arrantzatuko dituzte piszina txikietan.

  • Prezioa: 3€ / ikasleko. Eskola Irrien Lagunak sarekoa bada %10eko deskontua egingo zaio.
  • Iraupena: ordu 1
  • Nori zuzendua: 5 urtekoak eta lehen hezkuntzako lehen zikloko ikasleei
  • Oharrak: eguraldiaren arabera egiten den tailerra, kanpoan egiten baita.

2-BALEA EZAGUTUZ

Euskaldunontzat hain hurbilekoak izan diren baleak, ez dira hain ezagunak izan munduko beste zenbait lekutan. Ezjakintasun hau dela medio, modu oso bitxietan irudikatu izan da historian zehar.  Ilustrazio hauek aztertuko ditugu eta balea ondo ezagutuko dugu. Ondoren, haur bakoitzak bere baletxoa egingo du eskulanen bidez.

  • Prezioa: 3€ / ikasleko
  • Iraupena: ordu 1
  • Nori zuzendua: lehen hezkuntzako 2.zikloari

3-ARKIMEDES ETA FLOTAGARRITASUNA

Zergatik flotatzen dute itsasontziek? Galdera honi erantzuna emateko, froga batzuk egingo ditugu eta Arkimedesen teoria azalduko dugu. Amaitzeko, egurrezko itsasontzia eraikiko dute etxera eramateko.

  • Prezioa: 3€ / ikasleko. Eskola Irrien Lagunak sarekoa bada %10eko deskontua egingo zaio.
  • Iraupena: ordu 1
  • Nori zuzendua: lehen hezkuntzako 2. eta 3.zikloei

4-MAPETAN KOKATUZ / TXAPELA BURUAN ETA IBILI MUNDUAN

Tailer honetan, euskal esploratzaile ezagun batzuk ezagutuko ditugu. Zein bide deskubritu zituzten jakiteko, mapan kokatuko ditugu nabigazio haien ibilbideak, koordenatuen bidez. Nabigazio haietan lagungarriak izan ziren tresna batzuk ere ezagutuko ditugu, ipar orratza kasu.

  • Prezioa: 3€ / ikasleko
  • Iraupena: ordu 1
  • Nori zuzendua: lehen hezkuntzako 3.zikloari