ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Informazio praktikoa

ORDUTEGIA

  • IREKITA ASTEARTETIK IGANDERA
    • ASTEAZKENETIK LARUNBATERA goiz eta atsalde: 10:00-14:00 / 15:00-18:00
    • ASTEARTE ETA IGANDEETAN goizez bakarrik: 10:00-14:00
    • Jaiegunetan zabalik
  • ITXIERA EGUNAK:
    • ASTELEHENETAN ITXITA (jaiegunak eta jaiegun bezperak izan ezik)
    • ASTEARTE ETA IGANDE ATSALDEAK ITXITA
    • Urtarrilak 1 eta 6 eta abenduak 24, 25 eta 31an itxita

PREZIAK (BEZ barne)

Normalean:

  • 7,00 € Sarrera arrunta.
  • 5,00 € Ikasleak, kide ugariko familiak, erromesak, langabetuak, 65 urte baino gehiagokoak eta arratsaldeko 18retatik aurrera.
  • 5,00 € pertsonako, 10 heldu baino gehiagoko taldeetan.
  • 4,50 € pertsonako, 10 ikasle baino gehiagoko taldeetan.
  • 0,00 € 6 urte baino gutxiagokoak gurasoez lagundurik.

Sarreretan %10eko deskontua ondorengo txartelen* jabeei: San Sebastián Card, Euskal Kostaldeko Museoak, Irrien Lagunak Kluba eta Nekatur.

*Edozein deskontu izateko beharrezkoa da berau egiaztatzen duen txartela erakustea.

NON GAUDE

Albaola, Itsas Kultur Faktoria San Pedroko "puntetako" bidean kokatuta dago.

Itsas Kultur Faktoriaren kokapena.

NOLA IRITSI

Autoz:

AP8 / GI-20: 5. irteera Pasai San Pedrora.

Parking: Astean zehar: 1-2-3 / Asteburuetan eta jai egunetan: 2-3

Autobusez:

Donostiatik San Pedrora, EKIALDEBUS E09 autobusean. Irteera Okendo kalean (Donostia). San Pedroko autobus geltokitik Faktoriara oinez 10 minutu inguru.

Trenez:

Bai RENFE-k bai EUSKOTREN-ek Herreran (Pasaia) dute geltokia, Trintxerpen dagoen "Hospitalillo moilaren" errepidearen beste aldean.

Bertatik, Itxaszerbik, bere itsasontzi berdean Faktoriaraino ailegatzeko aukera eskeintzen du (aldez aurretik erreserbatuta). Herrerako tren geltokitik Faktoriaraino oinez 40 minutu inguru.

Donostia eta Irun-etik, Herrera geltokia.

Donostia eta Hendaiatik, Herrera geltokia.

Barkuz:

DONOSTIAKO PORTURIK:

PASAIAKO BADIATIK

Trintxerpeko aparkalekuan autoa utzi eta Azti-Tecnaliaren eraikuntzaren aurrean dagoen "Hospitalilloko moilan" aurkituko duzu Itxaszerbi enpresaren itsasontzi berdea. 10 minututan Faktoriara helduko zara. Aldez aurretik erreserbatu behar da: (+34) 630 448 813.

ERRESERBATZEA BEHARREZKOA DA?

BANAKAKOAK/TALDE PARTIKULARRAK: Baleontzia eta tailerra 20-30 minutuko gidaturiko azalpenekin bisitatu ahal izateko, jarri kontaktuan gurekin 943392426 telefono zenbakian edo idatzi bisitak@albaola.com helbidera, bisitari kopurua, datak eta bisita jaso nahi duzuen hizkuntza jakinaraziz. Aldez aurretik ezarritako eta libre dauden ordutegiak eskainiko zaizkizue. Erakusketaren zatia zuen kabuz ikusiko duzue eta azalpen guztiak paneletan eta hainbat hizkuntzetan idatzita daude.

IKASTETXEAK/UDALEKUAK: bisita gidatuak gutxienez 2 egun lehenago hitzartu behar dira posta elektronikoz bisitak@albaola.com helbidera edo 943-392426 telefonora deituz honako datu hauek adieraziz:

  • Ikastetxearen/erakundearen/elkartearen izena, probintzia eta herrialdea (ikastetxea izanez gero, adierazi ikastaroa).
  • Faktura egiteko datu fiskalak (hala badagokio).
  • Taldea osatzen duten pertsonen kopurua*.
  • Taldearen arduradun baten izena, telefonoa eta harremanetarako helbide elektronikoa.
  • Bisitaren eguna eta ordua.
  • Bisita zein hizkuntzatan egin nahi den.
  • Ordaintzeko modua: eskudirua, banku-txartela edo banku-transferentzia.

*Talde bakoitzean gehienez 30 pertsona egongo dira.

LIBREKI: Lantegia zuen kabuz bisitatu nahi izanez gero, inolako azalpenik gabe, nahikoa da museoko ordutegiaren barruan eta erreserbarik gabe etortzea, hala ere, ixteko ordua baina ordubete lehenago sartzea gomendatzen da.

ERRESERBA EGIAZTATZEA (Disponibilidadearen arabera)

Albaola Itsas Kultur Faktoriak erreserbaren baieztapena bidaliko du posta elektronikoz, banakakoentzat zein ikasleentzat. Bisita gidatua eskatutako egun eta orduan egiterik ez badago, erreserba-saila harremanetan jarriko da taldeko arduradunarekin beste data batzuk adierazteko.