ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Bigarren hezkuntza

Bigarren hezkuntza eta erdi eta goi-mailako zikloentzako bisita gidatuak arlo jakin batzuetara moldatuta daude. Interesaren arabera, historian, teknologian kulturartekotasunean, euskararen erabileran edo ofizioen ezagutzan zentratzen gara. Hau dena noski, ikaslearengan ondarearekiko begirunea eta  zaintzaren kontzientzia piztuz.

  • Prezioa: 4,50€/ikasleko
  • Iraupena: ordu 1

MATERIAL OSAGARRIA:

BALEONTZIAREN BIDEA GIDA PEDAGOGIKOA

Albaola eta Ziburuko Piarres Larzabal ikastetxeak elkarrekin burututako lanaren emaitza da Baleontziaren Bidea gida pedagogikoa. Mugaz gaindiko proiektu hau Akitania-Euskadi euroeskualdearen laguntzari esker egin da. Bigarren hezkuntzako 60 ikaslek hiru urtetan zehar San Juan baleontzia aitzakia hartuta arlo desberdinak jorratu zituzten. Gida honek biltzen dituen 30 proposamen pedagogikoak ikasleek klasean landutako nahiz eskolatik kanpo egindako irteeren fruitu dira.

Baleontziaren bidea 30 fitxez osatuta dago. Bigarren hezkuntzako hiru mailetako arlo desberdinak ageri dira eta garatutako jarduerak euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez azalduta daude. Ale bat eskuratu nahi baduzue jarri gurekin harremanetan bisitak@albaola.com. Hona hemen adibidea: https://issuu.com/albaolafaktoria/docs/albaola_gida_pedagogikoa

   

 

APAIZAC OBETO DOKUMENTALAREN FITXAK

2006an Albaolako kideek 43 eguneko espedizioa burutu zuten bale-txaluparen erreplikan Quebec-etik Red Bay-ra, arraunean, belaz eta garai hartako bizitza nolakoa izango ote zen jakiteko asmoz. Arkeonabigazio esperienzia bat deitzen diogu guk. Kanadatik bueltatutakoan esperientzia hau kontatzen zuen dokumentala osatu zuten. Dokumentala klasean ikusi dezakezue eta hau lantzeko fitxa batzuk eskuratu. Fitxetan historia, bizikidetza eta kultur aniztasunaren gaiak lantzen dira. Material hau eskuratu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan (sarea@albaola.com)