ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Lehen hezkuntza

Lehen hezkuntzako haurrei (6-12 urte) zuzendutako bisita gidatu hau, ziklo bakoitzera egokitzen da. Eskolan lantzen diren gaiei bideratuta, bale-ehizaren nondik norakoak edo euskaldunek itsasoz egindako bidaietan murgiltzen gara, horretarako mapak eta ontzigintzaren industria garrantzitsuak aztertuz. Euskaldunek amerindiarrekin izandako harremana ere azpimarratzen dugu, euskararen eta kulturartekotasunaren presentzia balorean jarriz. Tailerrean arotzak lanean ikusteko parada dugu eta amaitzeko San Juan baleontziaren eraikuntza bisitatzen dugu. Helburua haurrek euskal itsas ondarea ezagutu eta maitatzea da.

  • Prezioa: 4,50€ / ikasleko. Eskola Irrien Lagunak sarekoa bada %10eko deskontua egingo zaio.
  • Iraupena: ordu 1

 

MATERIAL OSAGARRIA: nahi duten irakasleentzat, eskuragarri daukagu lehen ziklorako unitate didaktikoa bale ehizaren gaia Albaolara etorri baino lehenago lantzeko. Behin aurre ezagutza hau eginda eta Albaola bisitatu ostean, ariketa gehigarriak bidali ditzakegu edo Albaolan bertan ikasleekin osatu. Material hau eskuratu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan (sarea@albaola.com).