ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Haur Hezkuntza tailerrak

Haur Hezkuntzarako bi tailer proposatzen dizkizuegu:

1-FLOTATUKO AL DU?

Tailer hau frogekin hasiko da… Gauza guztiek flotatzen al dute? Txikienen kuriositatea pizteko, elementu desberdinak botako ditugu uretara zer gertatzen den ikusteko. Amaieran, kortxozko itsasontzia egingo dute probatu eta etxera eramateko.

  • Prezioa: 3€ / ikasleko. Eskola Irrien Lagunak sarekoa bada %10eko deskontua egingo zaio.
  • Iraupena: ordu 1

 

2- ARRANTZA JASANGARRIA

Tailer honetan, arrantza jasangarriaren garrantzia aztertuko dugu, eta horrela egiten ez denean, zein ondorio gertatzen diren ikusiko dugu. Praktikara eramateko, haurrek egurrezko arrainak arrantzatuko dituzte piszina txikietan.

  • Prezioa: 3€ / ikasleko. Eskola Irrien Lagunak sarekoa bada %10eko deskontua egingo zaio.
  • Iraupena: ordu 1
  • Nori zuzendua: 5 urtekoak eta lehen hezkuntzako lehen zikloko ikasleei
  • Oharrak: eguraldiaren arabera egiten den tailerra, kanpoan egiten baita.