ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Berriak

28/5/2021

ONTZIA SALGAI! (BATELA)

EZEKIELTZ BATELA DESKRIBAPENA: Euskal kostaldeko batel tipikoa. Euskal Herriko arraun eta bela ontzi tradizionaletako txikiena. Batela, itsas tradizio baten oinordeko zuzena da, portuetako barra hareatsuak zeharkatzeko eta balea ehizatzeko arraunerako ontzi azkarrak behar zituena. Gaur egun, batela itsasertzeko arrantzan eta aisialdirako ontzi gisa erabiltzen da. EZAUGARRIAK: Gehienez 4 pertsona. Bakar batek ondo arraun dezake. Oso azkarra arraunean Erraza...

gehiago irakurri
28/5/2021

LARUNBATETAN ZABALIK!

FAKTORIA IREKITA !   Albaolak bere ateak ireki ditu berriro ! Larunbat goizetan publikoari zabalik egongo da, betiere aurretiko erreserbarekin : bisitak@albaola.com / 943 39 24 26 Eskolentzat ordutegi gehiago ditugu eskuragai ! Deitu edo idatziguzue informazio gehiago izateko.  

gehiago irakurri
28/5/2021

LUCRETIA BELAONTZI KLASIKOAK DONOSTIATIK ALBAOLARA

Aurten ere LUCRETIA BELAONTZI KLASIKOAK DONOSTIATIK PASAIARA itsas-bidaia eskainiko du, ALBAOLA Itsas Faktoriara bisita barne. Maiatzaren 15etik aurrera Donostiatik Pasaiara itsas-bidaia eskainiko da Lucretia belaontzi klasikoan, Albaolara bisita barne. Irteerak 10:00etan izango dira Donostiako portutik, maiatzean eta ekainean larunbatero eta uztaila eta abuztuan ostegunero .  2 orduko iraupena izango dute. 2 orduko iraupena duen bidaian euskal kostaldeko parajerik...

gehiago irakurri
26/5/2021

ONTZI VENEZIAR BAT PASAIAKO BADIAN!

Gaur, maiatzak 22, ontzi veneziar baten botadura egin da Albaola Itsas Kultur Faktorian. Saul Hoffmann, Italian jaioa, eta Ioanna Moutousidi, Grezian jaioa, Albaolako ontzigintza eskolako bi ikasle dira. Biek hilabeteak daramatzate "Laguna" izeneko ontzi tradizional veneziarra eraikitzen. Sandolo s 'ciopon bat da zehazki, 6.2 metroko luzera duena, eta bere eraikuntzak beraien formakuntzaren azken urteko proiektua izan da. "Gure erronka Veneziarrek aintzat hartuko duten...

gehiago irakurri
15/5/2021

EUSKAL HERRIKO UNESCO SAREAK 7. TOPAKETA OSPATU DU

Euskal Herriko Unesco Sareak, UNESCO eremuko euskal erakundeen sareak, bere 7. topaketa gauzatu du maiatzak 14ean, Irungo Gordailuan. EHUS, Euskal Herriko Unesco Sarea, UNESCOrekin zerikusia duten Euskal Herriko 19 eragile biltzen dituen sarea da, horien artean erakunde publiko eta pribatuak: IEP Sareari atxikitako eskolak, liburutegi elkartuak, UNESCO Katedrak, UNESCOk aitortutako Zentro eta Klubak, UNESCOk aitortutako Natur Guneak, Ondare Unibertsalaren Guneak, UNESCOren babespean...

gehiago irakurri
16/4/2021

GAZTEGUR MUGAZGAINDIKO PROIEKTUAREN FRUITUAK

[EU] GAZTEGUR, MUGAZ GAINDIKO PROIEKTU BAT, ALBAOLARI LEKU BERRI BAT ERANTSI DIONA Dagoeneko eraiki da, GAZTEGUR lankidetza proiektuari esker, laster Albaola Itsas Kultur Faktoriaren jantokia eta erabilera anitzeko gunea izango denaren zurezko egitura berria. Pasa den urriaren 16an jendaurrean aurkeztu zen GaztEgur proiektua, hiru zurgintza-eskolaren arteko mugaz gaindiko proiektua: Pasaiako ALBAOLA, Iruñeko DONIBANE Li-LH eta Angeluko LES COMPAGNONS DU TOUR DE FRANCE hain zuzen. Helburuak?...

gehiago irakurri