ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

ÉKOLOK ALBAOLAREKIN BERRITU DU

08/7/2021

Ékolo enpresa nafarra Slow Food nazioarteko mugimenduan oinarritzen da eta elikadura osasuntsuagoa eta iraunkorragoa sustatzen du. 2021ean babesletza berritzea erabaki du, bi erakundek arreta berezia jartzen baitiete elaborazio tradizionalen eta jasangarri diren prozesuei.

Bai ALBAOLAk eta bai Ékolok egiteko eta funtzionatzeko modu ezberdinetan sinesten dute, eta egiteko modua baloratzen dute. Ingurumena babesa eta ohitura jasangarriak sustatzen dituzte biek, bakoitzak bere erara.