ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

ANDREAS, APRENDIZTEGIKO IKASLEA

09/4/2021

Kaixo! Andreas dut izena eta 24 urte ditut. Marseillakoa naiz eta Albaolako Lance Lee Nazioarteko Ontzigintza Eskolako azken ikasturtean nago.

Asko interesatu zait beti itsas mundua, eta lotura handia iruditzen zait eskola honetan lan egiten eta ikasten egotea, maite ditudan gauzetako bi, zura eta itsasoa, hain zuzen ere, hemen ditudalako.

Esan beharra dut, zurgintzaren barruan, oso zaila dela itsasontziak eraikitzen lan egitea, eta modurik onenetako bat dela lanbidearen konplexutasuna ulertzeko.

Australia eta Asiatik bidaiatzen ari nintzela, Mongolian nengoela, itsasoa gehiegi faltan botatzen nuen eta bertan konturatu nintzen gertu egoteko beharraz eta horrekin zerikusia zuen zerbaitetan lan egin nahi nuela. Denbora pasa zen eta Albaolarekin topo egin nuen bere webgunearen bitartez.

Esan behar dut nire gertuko inork ez duela egurra landu nik honetan interesa irabazi ahal izateko, hala ere, noizbait nire ikusi dut material honekin lanean, baina ezin dut esan nire familiak lanbide honekiko interesa piztu didanik.

Frantziako Kosta Urdinatik Espainiako iparraldera aldatzea gogorra izan zen meteorologiari dagokionez. Hemen eguzkia falta da! Euri asko egiten du eta hori oso gaizki daramat. Baina Espainia oro har maite dut, nahiz eta nire gaztelera oso ona ez den. Oso zaila da!

Albaolako eskolara etortzea erabaki nuen, batez ere prestakuntza doakoa izateak asko harritu ninduelako. Dohan eta asko gustatuko zitzaidan leku batean zegoen, ezin hobe! Gainera, oso interesgarria da hemen dena praktikoa dela azpimarratzea, eta niri ez zait inoiz gustatu mahai batean eseri eta aurrean buruz ikasteko liburu bat izatea.

Esperientzia zoragarri honek asko irakasten dit ontzigintzari buruz, baina baita zurgintzari buruz ere, eta oso pozik nago.

Hemen gehien gustatzen zaidan gauzetako bat denbora nire kideekin partekatzea da, bakoitza gure herrialdekoa gara eta Albaolan daukagun nahasketa kultural eta linguistiko hau oso polita  dela iruditzen zait. Azpimarratzekoa.

Hemengo lanari dagokionez, gogor ari gara orain Patatxean. Urte hauetan, nola ez, San Juan, Elkano eta Patatxean aritu naiz lanean.

Zalantzazko etorkizun bati begira, berriz bidaiatu ahal izatea gustatuko litzaidake, eta zuhaitzetan etxeak eraiki nahi ditut, jendearentzat, hotel gisa, nire lagun frantses batekin. Hori da nire plana eskola honetatik joaten naizenean, eta noski ez dut Albaola ahaztuko.

APRENDIZ DE LA ESCUELA DE ALBAOLA