ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Berriak

13/12/2021

MUSEOA ALDI BATERAKO ITXITA

Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitarientzako itxita egongo da 2022ko udaberrira arte. Albaola Itsas Kultur Faktorian egingo diren erreformak direla eta, bisitentzako ateak itxi egingo dira. Ontziola-museoa 2022ko udaberrian irekitzea aurreikusten da, posible izatekotan Aste Santurako. Hala ere, irekieraren berri Albaolako ohiko kanaletan jakinaraziko da. Azpimarratu behar da, obrek museoa aldi baterako ixtea eragingo duten arren, Albaola elkartearen jarduerak eta bere beste proiektuek...

gehiago irakurri
04/8/2021

ZORIONAK FAKTORIA, 7 URTE!

2014an ireki genituen ateak, eta orduztik itsas kultur ondarea zuenganaino iristarazteko helburua izan dugu. Lantaldetik lanean jarraitzen dugu guzti hau posible izan dadin. Azken bi urte arraro hauetan zuen babesa eta berotasuna sentitu dugu, asko ikusi ez bagara ere. Asko eskertzen dizuegu. Urte askotarako!!! Albaolako lantaldea

gehiago irakurri
20/7/2021

LUCAS DELBART (Lyon), JADA ITZULTZEKO DESIATZEN

Nire izena Lucas Delbart da, 31 urte ditut eta frantsesa naiz. Lyonetik gertu dagoen herri txiki batean jaio nintzen, baina Bretainian hezi nintzen. Bertan ditut nabigatzen ditudan oroitzapen onenak. Lyonera bizitzera itzuli ginenean asko bota nuen faltan nabigazioa, kostaldea oso oso urrun geratzen baita han! Albaolara etorri baino lehen ez nuen ikasi, baina eraikuntzan egin nuen lan, gehien bat masoi modura. Lagun batekin arotz-lan pixka bat egiteko aukera izan nuen, bera Compagnon...

gehiago irakurri
19/7/2021

PASAIA ITSAS FESTIBALAREN 2. EDIZIOAREN DATAK AURKEZTU DIRA

2022ko maiatzaren 26tik 29ra bitarte ospatuko da 2018ko lehen edizioaren arrakastaren ondoren, eta COVID-19 pandemiagatik 2020an ekitaldia bertan behera uztearen ondoren, 2022an Pasaia Itsas Festibala berriz ospatuko da. Hitzordua maiatzaren 26tik 29ra bitarte izango da, eta honela adierazita dago Izaro Mariezkurrena artista pasaitarrak Festibalarentzako egindako kartelean. Lau egun horietan zehar badiako urak kontinenteko leku ezberdinetatik etorritako itsasontzi tradizionalen topagune...

gehiago irakurri
08/7/2021

ÉKOLOK ALBAOLAREKIN BERRITU DU

Ékolo enpresa nafarra Slow Food nazioarteko mugimenduan oinarritzen da eta elikadura osasuntsuagoa eta iraunkorragoa sustatzen du. 2021ean babesletza berritzea erabaki du, bi erakundek arreta berezia jartzen baitiete elaborazio tradizionalen eta jasangarri diren prozesuei. Bai ALBAOLAk eta bai Ékolok egiteko eta funtzionatzeko modu ezberdinetan sinesten dute, eta egiteko modua baloratzen dute. Ingurumena babesa eta ohitura jasangarriak sustatzen dituzte biek, bakoitzak bere erara.

gehiago irakurri
28/5/2021

ONTZIA SALGAI! (BATELA)

EZEKIELTZ BATELA DESKRIBAPENA: Euskal kostaldeko batel tipikoa. Euskal Herriko arraun eta bela ontzi tradizionaletako txikiena. Batela, itsas tradizio baten oinordeko zuzena da, portuetako barra hareatsuak zeharkatzeko eta balea ehizatzeko arraunerako ontzi azkarrak behar zituena. Gaur egun, batela itsasertzeko arrantzan eta aisialdirako ontzi gisa erabiltzen da. EZAUGARRIAK: Gehienez 4 pertsona. Bakar batek ondo arraun dezake. Oso azkarra arraunean Erraza...

gehiago irakurri