ALBAOLA

Pasaia (Basque Country)

PRESENTACIÓN DEL PROYECTO TRANSFRONTERIZO GAZTEGUR

16/4/2021

[EU] GAZTEGUR, MUGAZ GAINDIKO PROIEKTU BAT, ALBAOLARI LEKU BERRI BAT ERANTSI DIONA Dagoeneko eraiki da, GAZTEGUR lankidetza proiektuari esker, laster Albaola Itsas Kultur Faktoriaren jantokia eta erabilera anitzeko gunea izango denaren zurezko egitura berria. Pasa den urriaren 16an jendaurrean aurkeztu zen GaztEgur proiektua, hiru zurgintza-eskolaren arteko mugaz gaindiko proiektua: Pasaiako ALBAOLA, Iruñeko DONIBANE Li-LH eta Angeluko LES COMPAGNONS DU TOUR DE FRANCE hain zuzen. Helburuak? Zurgintza ikasketak egiten ari diren gazteen arteko kulturak eta ezagutzak trukatzea; ekonomia, kultura eta lanbideen ikuspegitik interes orokor handia duen mugaz gaindiko egiazko lankidetza bat gauzatzea; eta zurak eraikuntzarako duen baliagarritasuna begien bistan jartzea. Osagai horiek tartean egonda, emaitzak aise gainditu ditu espazio berri horrek dituen 31 metroko luzera eta 7`5 metroko altuera. Hor aritu diren zurgingaiek elkar-trukerako aukera ederra izan dute, eta haien prestakuntza aberastu dute, egiazko lantegi batean aritu baitira, proiektu baten fase guztiak, eraikuntza bera barne, beren eskuez burutu beharrez. Horri erantsi behar zaio etxetik kanpo hilabete batez egoteak ematen duena, elkarrekin biziz, beste eskola eta kultura bateko zurgingaiekin, guztiak elkarrekin lanean, proiektu bat bera aurrera eramanez. Agenda kulturala osatzen tarterik ere izan denez, Donostialdea eta Oarsoaldea, eta bertako museoak bisitatu dituzte, eta itsasaldi txiki bat ere egin dute, Albaolaren traineru zahar-berrituan. Lankidetza horren emaitzak espazio berri bat ekarri dio Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoriari, egunero jantokirako erabiliko dena, eta erabilera anitz egiteko aukera ere emanen duena, elkartearen funtzionamendu beharrei erantzuteko, dela batzar-areto gisa, dela tailerrak egiteko, ekitaldiak, etab. Proiektuak Nouvelle Akitaine-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen laguntza izan du hasieratik, eta horri esker jarri da martxan. Proiektuak forma hartu ala, hainbat eragilek harekin lankidetzan aritu nahi izan dute, sareko, lankidetzako eta mugaz gaindiko lan-ekimen mota horien bidez lantzen ari diren helburuak eta balioak direla eta. Besteak beste, Pasaiako Udala, Pasaiako Portua, Gipuzkoako Foru Aldundia, Lekuona Arkitektura, Mavi burdinak eta EQUILAN Shop & Design. ____ [ES] GAZTEGUR, UN PROYECTO TRANSFRONTERIZO QUE DEJA UN NUEVO ESPACIO EN ALBAOLA Ya se ha levantado la nueva estructura de madera que será el futuro comedor y espacio polivalente en Albaola Itsas Kultur Faktoria, gracias al proyecto colaborativo GAZTEGUR. El pasado 16 de octubre se presentaba en sociedad el proyecto GaztEgur, un proyecto transfronterizo entre tres escuelas de formación en madera: ALBAOLA de Pasaia, DONIBANE Li-LH de Pamplona y LES COMPAGNONS DU TOUR DE FRANCE D´ANGLET. ¿Sus objetivos? el intercambio cultural y de conocimientos entre jóvenes en formación de carpintería, la realización de un trabajo colaborativo real y transfronterizo de gran interés general en términos económicos, culturales y profesionales y la puesta en valor de la madera como elemento de construcción. Con estos ingredientes, el resultado ha sido mucho más grande que los 31 metros de largo y 7´5 metros de alto que tiene este nuevo espacio creado por el alumnado. Ha supuesto un intercambio entre aprendices que ha enriquecido su formación al enfrentarse a un trabajo real y al realizar todas las fases del mismo, incluida la de la construcción. A esto hay que añadirle la estancia y convivencia de un mes fuera de su provincia y junto a aprendices de otras escuelas y culturas, pero todos ellos trabajando en el mismo proyecto común. Aunque también ha habido tiempo para una agenda cultural visitando Oarsoaldea y Donostialdea, sus museos y una pequeña iniciación a la navegación en la trainera de Albaola. Los frutos de esta colaboración han creado un nuevo espacio para Albaola Itsas Kultur Faktoria que se usará a diario como comedor y que tendrá un uso polivalente para responder a necesidades del funcionamiento de la asociación como sala de reuniones, espacio para talleres, eventos etcétera. El proyecto ha contado desde el primer momento con el apoyo de la Euroregión Nouvelle Aquitaine-Euskadi-Navarra, lo que ha posibilitado la puesta en marcha del mismo. Una vez ha ido cogiendo forma diferentes agentes han querido colaborar con el mismo dado los objetivos y valores que se están trabajando a través de este tipo de iniciativas de trabajo en red, colaborativas y transfronterizas. Entre ellos cabe destacar a la AYUNTAMIENTO DE PASAIA, PUERTO DE PASAIA, DIPUTACIÓN FORAL DE GIPUZKOA, LEKUONA ARQUITECTURA, HIERROS MAVI y EQUILAN SHOP & DESIGN. ____________ [FR] PRÉSENTATION DU PROJET TRANSFONTALIER GAZTEGUR Une nouvelle structure en bois a été érigée à Albaola Faktoria maritime basque, celle qui abritera la future cantine et un espace polyvalent. Le tout grâce au projet de collaboration GAZTEGUR. Le projet GaztEgur, présenté de 16 octobre dernier, correspond à un projet transfrontalier mené par trois écoles de formation en bois : ALBAOLA de Pasaia, DONIBANE Li-LH de Pampelune et LES COMPAGNONS DU TOUR DE FRANCE d´Anglet. Leurs objectifs ? L´échange interculturel et le partage des savoirs entre jeunes en formation de charpenterie, la réalisation concrète d´un travail en collaboration à l´échelle transfrontalière. Un projet de grande envergure économique, culturelle et professionnelle contribuant à la mise en valeur de la filière bois comme élément de construction. Avec tous ces ingrédients, le résultat va plus loin que cette structure de 31 mètres de long sur 6 mètres de haut, tant la notion d´échange a enrichi la formation de ces apprentis s´ayant frotté à la réalisation d´un projet dans tout son ensemble. Il faut y rajouter l´expérience vécue d´un mois à vivre ensemble avec d´autres cultures et des élèves d´autres écoles, loin de chez soi. Tous ligué à la réalisation du projet, ils n´en ont pas moins manqué de visiter les lieux d´intérêt touristique aux alentours d´Oarsoaldea et de Donostialdea. Une initiation à l´aviron sur les embarcations traditionnelles d´Albaola a complété l´agenda culturel. Cette collaboration donne naissance à un nouvel espace pour Albaola Faktoria maritime basque. Il sera utilisé quotidiennement comme cantine mais pourra aussi répondre aux besoins de fonctionnement de l’association en tant que salle de réunion, d´ateliers ou d´évènement. Le projet a pu compter dès le début sur le soutien de l´Eurorégion Nouvelle Aquitaine-Euskadi-Navarre pour pouvoir le démarrer. Puis divers agents ont voulu y prendre part, motivés par les objectifs du projet et les valeurs véhiculées. Parmi eux, le Conseil municipal de Pasaia, le Port de Pasaia, le Conseil Général du Gipuzkoa, le studio d´architecture Lekuona et les entreprises Hierros Mavi et Equilan Shop&Design.

-Hiltze ta zipotz kana edo arraz neurtua da ganoraz

-Arrotasunez ikasleekin eman berri den pausoaz

-Itsas gaineko itsasontziak itsas hondoan erroaz

-Zura ta itsaso jarri ditugu biak elkarreri soaz

-Elkarlana da ipar orratza muga ez duen gogoaz

-Tosta batean ipar da hego txalupa berean goaz

FERNANDO ZIGANDA