Ontzi tradizionalen biltzarretan eta elkarretaratzeetan parte hartzea ezinbestekoa da itsasaldeko beste kulturekiko harremana estutzeko. Izan ere, bertan elkarrengandik ikasten dugu, itsasaldeko gure ondarearen berri zabaltzen dugu nazioartean eta bidea urratzen dugu, beste elkarte eta erakunde batzuekiko lankidetza proiektuak gauzatzeko etorkizunean. Alde horretatik, gure proiektu ugari halako biltzarretan sortu dira.
2005 Irailak 01
Bigarren mendeurrena ospatzen zela-eta Pasaiako herria sortu zenetik, Albaola euskal eta galiziar ontzien biltzar txiki bat antolatzera animatu zen. Fato Cultural Daniel Castelao taldearen babesa izan zuen horretarako, eta Muroseko herriaren ordezkaritza bat ere izan zen.
Galiziako hainbat ontzi egon zen presente Pasaiako biltzarrean: hiru dorna, maisuki gidatutakoak, eta traineru bat, Vigoko eskola-lantegi batek eraikitakoa.
Trintxerpeko Erretiratuen Etxeak afaria antolatu zuen, queimada barne, eta hurrengo egunean sardina-jana egin zen Pasai San Pedron, auzokoen laguntzaz. Eguerdian egitekoa zen baina, sardina eta bildutako jende kopuru handiaren ondorioz, arratsalde osoan iraun zuen, baita arraun- eta bela-estropada nabarra jokatu zen bitartean ere portuko sarbidean barrena.
Azken eguna, irailaren 5a, igandea zen, eta traineru-estropadak ziren jokatzekoak Kontxako badian (Donostian). Galiziar eta euskal ontziak ikuskizunaz gozatzera joan ziren, eta itsasoz egin zituzten bi udalerrien arteko bost miliak.
© Albaola Elkartea by Wegetit