Ontziola ontzi tradizionalen ikerketa eta eraikuntza zentroa da. 2000ko ekainean sortu zen, Albaolaren eta Oarsoaldea Eskualdearen Garapenerako Agentziaren arteko elkarlanaren ondorioz. Horien ardurari eta interesari esker, proiektuak aurrera egitea lortu zuen.
Ontziolako lana ikerketa sakon batekin hasten da, euskal kostaldearen bereizgarri izan diren ontzien morfologia nolakoa zen jakiteko. Horren ondoren, ontzi horien erreplika zehatzak egiten dira, jendaurrean; izan ere, artisau-lan horren lekukoa da publikoa, eta lanaren fase guzti-guztiak ikus ditzake, gila egiten hasten denetik ontzia bera uretaratzen den arte.
Albaola elkartearentzat, euskal ontzi tradizionalen berariazko tipologia berreskuratzeko modua da Ontziola. Ontzi horiek ezin hobe egokituta zeuden itsasoko ingurune fisikora, bai eta bete behar zituzten funtzioetara eta haiek egin eta tripulatzen zituen giza kolektibora ere.
© Albaola Elkartea by Wegetit