Albaola Elkartea

Hasiera Legezko informazioa

Legezko informazioa

Web orri honetako eduki guzti-guztiak, testuak, grafikoak, irudiak, diseinua eta eduki horiei guztiei egoki lekizkiekeen jabetza intelektualeko eskubideak barne, baita marka, merkataritza-izen eta ikur bereizgarri oro ere, ALBAOLArenak edo legezko jabeenak dira, eta haien gaineko eskubide guztiak erresalbatu dira.

Debekatuta dago eduki guztiak edo edukien atal bat edozein forma edo bitartekoren bidez kopiatzea, dela mekanikoki, elektronikoki, erreprografikoki edo beste nolabait, baita zabalkuntza, jendaurreko komunikazio edo banaketa mota oro ere, ALBAOLAren edo legezko jabeen idatzizko baimena izan ezean.

ALBAOLA ez da erabiltzaileek edukiak erabiltzen dituzten modutik erator litezkeen kalteen eta galeren arduradun, ezta erabiltzaileek indarrean dagoen lege-xedapen oro urratzearena ere.

Datuen babesa

15/1999 Lege Organikoarekin eta 34/2002 Legearekin bat, ALBAOLAk jakinarazten dizu zeure kabuz emandako datu pertsonalak ALBAOLAren fitxategi automatizatuan txertatuko direla, zure galderei erantzutearren.

ALBAOLAk ez ditu saldu, alokatu edo besteren esku uzten web orriaren erabiltzaileek emandako datu pertsonalak. Hain zuzen ere, izena, abizenak, telefono zenbakia eta helbide osoa (kalearen, plazaren, etorbidearen edo dena delakoaren izena, solairua, atea, posta-kodea, udalerria eta probintzia) hartzen dira datu pertsonaltzat, baita erabiltzaileen helbide elektronikoa ere. Informazio hori ez da erabiliko marketin arloko zuzeneko ekimenetarako, aldez aurretik aukera horren berri eman eta erabiltzaileek berariazko baimena eman ezean.

ALBAOLAK datuak eskuratu, zuzendu eta ezeztatzeko eskubideak bermatzen ditu. Doakienek gure helbidera idatziz erabil ditzakete, eta honako hau da gure helbidea: Donibane kalea 33, 20110, Pasai Donibane, Gipuzkoa, Espainia.

© Albaola Elkartea by Wegetit