Albaola Elkartea

‘Apaizac Obeto’ espedizioa

Jon Maiaren txokoa

Ekaina 2006

 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
Itzuli

POLITIKA ETA AHAZTUAK

2006-06-24

Etorri aurretik, Ipar Ameriketako eremu honetako egitura eta egoera politikoari buruzko ikuspuntua finkatu beharra zegoen. Nora gentozen Quebecera? Kanadara? Bietara? Jakina da Quebeceko egoera eta eredua erreferentziala dela Euskal Herriarentzat, politikaz ari garela. Izan dugu parada hemengo jendearekin horretaz hitz egiteko. Zaila egiten zaie gure egoera ulertzea, erreferenduma egiteko eskubiderik ez izateaz gain, delitua izatea eta hori guztia… jende aurrerakoi eta ezkertiarra bat baino gehiago ezagutu dugu. Beste askorekin ez dakizu, batez ere harrera egin diguten agintariekin eta, kontu handiagoarekin hitz egiten duzu.

Garbi dago badagoela joan etorriko erreferentzialtasun bat, gu eta hemengoen artean. Erreferentzialtasun horretan ordea, ez gara inoiz gogoratu bertako lehenengo biztanleez, historikoki beren eskubideak, kultura eta lurraldeak zanpatuak izan dituzten horietaz: Amerindiarrak. Gu, XVI. mendeko bidaia egitera etorri gara, eta orduan hau guztia, Nouvel Biscaye zen, Champlain lur honen aita historikotzat daukatenak berak ere hala aipatzen zuen, “Bizkaia berria”. Eta hemen bizi zirenak, euskaldunen parekideak liratekenak, ez dira ez quebequaiseak ez eta kanadiarrak ere. Beothukak, mikmakak, iroquienseak, huroiak, montaignesak eta abar dira. Gu haien lur eta uretara etorri gara. Lehenedabizikoz hona etorri zirenak bezalaxe.

 

© Albaola Elkartea by Wegetit