2006-06-22
Hemengo jendeak badaki euskaldunon berri. San Lorenzoko itsas golkora orain dela bostehun urte baino gehiago nola iritsi ginen ia denek dakite. Lurralde osoan zehar ere euskaldunen aipamenak asko dira, toponimian, pertsonaia historikoetan…
Transzendentzi handirik gabeko aipamenak ere erruz aurkitu ditugu, esaterako : Quebec hirian terraza batean ginela, gizon heldu bat hurbildu zitzaigun, gure itxura zelebreak erakarrita edo, ia nongoak ginen galdezka. Euskaldunak ginela, guk. Eta berak bere gurasoen etxearen izena Les Basques dela. Kasualitatea.
Beste adibide bat, hemen txalupa hitza denek ezagutzen dute, euskaldunek bere garaian ekarria baita. Gure ontziari inork ez dio bateaux esaten, denek xalupa esaten diote eta chalupa idatzi. Hamabost egun hauetan topatu dugun jende gehienak, kalean, portuetan, bestelako harremanetan eta abarretan.. denek dakite zerbait gure herriaren itsas historiari buruz. Euskaldunok baino gehiago oro har, ziur.
© Albaola Elkartea by Wegetit