2006-06-18
Gigi, portuko tabernera bat imajinatzen hasita imajinatuko genukeen portuko tabernera da. Emakume heldua, frantsesez eta ingelesez egiten du, baina azentua oso itxia du, oso bertakoa, quebequaisa. Bi gauetan bere terraza uzteaz gain, ezin beroago hartu gaitu. Afaltzeko zopa beroa eman zigun aurreko batean, musutruk eta baita gosari oparoa ere. Gure pirineotako ahuntz narruak janztea du gustuko eta txapela ere azkar kenduko dizu. Argazki liburu handi eta eder batean gazteagoa zela New Yorken egin zioten argazki erreportaje bat erakutsi digu. Istorio asko dituen emakumea da. Gatza eta piperra banatzeko du, eta baita zopa bero beroa ere. Gigi, Les Pioneers, portuko tabernaria.
© Albaola Elkartea by Wegetit