Albaola Elkartea

‘Apaizac Obeto’ espedizioa

Jon Maiaren txokoa

Ekaina 2006

 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
Itzuli

SAINT- JEAN - PORT- JOLI. MATRIUSKA HERRIA.

2006-06-11

Badira herri batzuk, lehenengo begirada batean hutsak, hilak direla pentsatzen duzuna. Herri honetan bost egun ditugu eta, porturatu ginenean, Portuko komandantzia eta bere komunak baino ez genituen ezagutu. Gauean, Gigik bere tabernako terraza utzi zigun aterpe hartzeko. Ezer ez duzunean, nola estimatzen den aterpe bat! Lurrean eta haize hotzaren menean, baina pozik hartu genuen lo. Hurrengo egunetan gosaltzera gonbidatu gaituzte pare bat kafetegietan, Gigik afaltzen eta gosaltzen eman digu musutruk, hiru etxeetan izan gara gonbidatuta bazkaltzen, museo batera eraman gaituzte, gazte lokalean egin ditugu azken bi gauak, mendiko etxola batera eraman gintuzten bertako musikari batzuk, jatetxe tradizional batean ere gonbidatuak izan gara... Eta hemen ez zegoela ezer pentsatzea ere!! Herri hau matriuska joko bat izan da guretzat, eskuzabaltasunaren eta adeitasunaren matriuska jokoa.

 

© Albaola Elkartea by Wegetit