2006-06-30
Euskarazko toponimia eta euskaratik ondorioztatutakoa ugaria da San Lorenzo ibaian eta itsas golko osoan zehar. Hona hemen horietako leku izen batzuk, gaur egun ere mantentzen direnak: Hochelaga (montrealen jatorrizko izena, huroia-euskara), Echafaud aux basques, Anse aux basques, Lechourie (Urdazuri), Barachois (Barratxoa), Ille aux basques, Port aux Basques, Port a port (Garai bateko izkribuetan Ophorphortu), Ingrenachoa, Port au chois (Portutxoa). Garai bateko izkribu, mapa, eta kroniketan agertutakoak: Ulicillo (Euli zulo), Portu charra, Baye Ederra, Irla handi, Plazentza, Plazentza Txipi, Chonbrellua, Bacaillauco irla, Granbaia, Eskatadi, Urrunus, Mikelongo portua, Punta mehea, Balea portu, Portu txar, fraideko burua…. Miren Egañak gai honen inguruko lan bikainak ditu argitaratuta, inork interesik badu.
© Albaola Elkartea by Wegetit