Lana egin zuten balea eta bakailaoa harrapatzen; lanak izan zituzten hangoekin nola elkar ulertu asmatzen; lanak izango ditugu berriro harreman hura berreskuratzen, eta saiatuko gara, alafede, hitz urri ba-tzuk ikasten eta erakusten. Baina zer hobe, ordea, harreman erraz etakolpekoa trabatzeko, musikarekin elkar aditzea baino?
Albaolak lehendik ere ongi ikasia dauka zer garrantzitsua den, kultura desberdinetako jendeak
elkar ulertzeko eta elkar hartzeko, musikaren bitartez loturak egitea.
Hizkuntza
unibertsala da musikarena, tokian tokiko bereizgarriekin bada ere.
Hizkuntzetan
eskas duguna, saiatuko gara musiken bitartez betetzen.Lehen hizketan berdinez
berdin egiten zuten bezala, orain hango musikariak eta hemengoak
elkarren parean, elkarren ondoan, arituko gara, geuron nortasunak eta izakerak
trukatzeko.
Beraz, Euskal Herritik enbaxadorerik egokienak eraman beharrean gaude, eta horiek gure musikariak izango dira. Jendea elkartzeko abagune nagusia, ‘Apaizac Obeto 2006’ espedizioaren iristeko unea izango da, Red Bay-n festa handi batekin ospatu nahiko genukeena uztailaren 15ean eta 16an.
Bi eguneko festaldi horretan, Euskal Herriko eta bertako tribuetako musikariak ariko dira orpoz orpo. Batera aritzeko aukera asko ditugu eta bat jadanik frogatua dago,izan ere gure txalapartariak inuit etniako musikari batekin –Tagac abeslariarekin– batera aritzen baitira lehendik ere. Bertako etniak (Mik’maq, Innu, Inuit, Montagnais), gainera, oso perkusionista onak dira; gure txalapartariak irrikitan daude berriro haiekin batera jotzeko; zer esanik ez, gainontzeko euskal musikariak ere bai
Uztailaren 15ean, espedizioa iritsiko den egunean, goizetik hasita herriaren animazioa antolatuko da. Espedizioa iristeko unean, harrera ekitaldia hasiko da, ongi etorria eginez.
Ondorengo banketean musikari guzti-guztiak txandatuko dira. Uztailaren 16an, egun osoko ekitaldi handia egingo da. Goiz-goizetik euskal usadioko esna deia antolatuko dugu. Gero, bazkalordua bitartean, musikari guztien inpro-bisazioak eskainiko dira herrian zehar. Bazkalondoan, jaialdia dago antolatuta jendaurrerako. Horren barruan, bertso saioa izango da, ingeleserako itzulpen aldiberekoarekin.
ORKESTRA: Karidadeko Benta
TXALAPARTARIAK: Ugarte anaiak
BERTSOLARIAK: Maialen Lujanbio, Jon Maia
ITZULTZAILEA: Irene
TRIKITILARIAK: Miel, Gema, Antton
© Albaola Elkartea by Wegetit