Albaola Elkartea

‘Apaizac Obeto’ espedizioa

Espedizioa Jon Maiaren eskutik

Ekaina 2006

 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30

Uztaila 2006

 
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
Itzuli

Lehendakariaren gutuna

2007-02-23

“”

Apaizac obeto espedizioa lehorrean da jadanik. Gure garai bateko euskal balea zaleen izpirituak egin du bere bidea. Orain niri dagokit apaizarena egitea eta bi hitz esan nahi dizkizuet Quebequetik Red Bay-rako bidaia posible egin duzuen guztioi. Eskerrik asko.

Eskerrik asko sei aste apartsu eta gazi-gozo hauek sentitzeko aukera emateagatik. Denok izan bait gara bidaia honen testigu eta bultzatzaile, bai Canadako gizartea eta baita EHko gizartea ere.

Eskerrik asko Canadako gobernuari bereziki, Parc Canadari. Zuen baliabide guztiak gure esku jarri dituztelako. Gure neskamutilak bero eta jator hartu dituzuelako zuen etxean.

Eskerrik asko Canadako euskaldunei ta Montrealeko euskal etxeari. Euskaldunak beste behin, etxean bezala sentitu garelako eta zuen ezinbesteko laguntzak aurrera egiteko indarra eman diolako Apaizac Obeto espedizioari.

Eskerrik asko indigena guztiei, eta bereziki Mi´kmaqtarrei, bosteun urte beranduago euskaldunen eta indigenen arteko harremana biziberritu delako. Garai batean izan ginena garelako gaur, eta izango garelako bihar ere.

Eskerrikasko Albaola Elkarteari, euskal itsas historia berreskuratzeko egin duen ahaleginagatik. Zuek izan bait zarete XVI. mendeko untzi honen belarik onena. Zuek bait zarete Beothuken haize gozoa.

Eskerrik asko tripulazioari, Ane Miren, Jon, Iker, Markos, Xabier, Motxu eta Aaron. Gure ordezkari izan zarete bidaia gogor bezain zoragarri honetan. Bi kulturen lokarri, libre izan nahi duten bi herriren isla izan zarete.

 

© Albaola Elkartea by Wegetit