Albaola Elkartea

‘Apaizac Obeto’ Espedizioa, Canada 2006

Proiektua

Ane Miren Miralles

Iker Leizaola

Jon Maia

Marcos Sistiaga

Xabier Agote

Motxu

Aaron

Txalupako tripulazioa sei marinelek eta patroi batek osatuko dute. Bidaia gogor hori gizon eta emakume talde berezi batek egingo du, eta ontzia ongi gidatzeko ardura izango dute. Tripulazioaren berezitasun nagusia taldearen kulturartekotasuna izango da. Bost marinel eta patroia Albaolakoak izango dira, gehienak esperientzia handikoak arkeonabigazioan eta itsas espedizioetan. Gainerako tripulatzailea Ternuako Mi’kmaq indigena bat izango da

Tripulazioa hain berezia izatea harrigarria bada ere, gure arrantzaleen historia berrikusiz gero, ikasiko dugu XVI. mendean euskaldunek harreman estua zutela San Lorentzoren estuarioan bizi ziren zenbait tribu indigenekin. Harreman horren oinarria merkataritza-trukea zen. Izan ere, Lope Martinez de Isasti lezoar historialariak honako hau idatzi zuen 1625ean:

 

“...Ternua lurralde urruneko menditar basatiek ere, urtero bakailaotan joaten diren euskal marinelekin duten komunikazioari esker, ikasi dute, beste gauza batzuen artean, euskaraz ‘nola zaude?’ galdetzen dietenean modu xelebrean ‘Apaizac obeto’ erantzuten, nahiz eta haiek jakin ere ez dakiten apaizak zer diren. Gureekin hitz egiten eta tratatzen dute, eta arrantzan laguntzen dute itsasoan bizkotxo-opilen bat edota beraiek ez duten sagardoa trukean hartuta.”

© Albaola Elkartea by Wegetit