Albaola Elkartea

‘Apaizac Obeto’ Espedizioa, Canada 2006

Proiektua

Guk dakigunez, baleazaleak Saguenay ibairaino, San Lorentzo ibaiaren ibaiadar horretaraino, iristen ziren. Espedizioa Ekainaren bostean abiatuko da, Québec-etik. Handik hasiko da espedizioa ekainaren 1ean. Ibaian behera joanda Saguenay ibaieko bokalera iritsiko gara, eta handik Gaspé penintsularaino joango gara.

Ondoren, Eduardo Printzearen uhartera abiatuko gara eta, handik, Cape Bretonera (Eskozia Berria). Handik, jauzi handi bat egingo dugu Port-aux-Basques herrira; herri hori Ternuko mendebaldeko kostaldearen hegoaldeko muturrean dago. Gero, Kostaldean gora joan, Belle Isle itsasartea zeharkatu eta Red Bayn (Labrador) amaituko dugu espedizioa. Espedizioan 1.000 itsas milia baino gehiago egingo dira kubiertarik gabeko ontzi txiki batean, eta honako euskal kokaleku hauek bisitatuko ditugu:

  • Échafaud-aux-basques
  • Tadoussac
  • Bon Desir
  • Anse-aux-basques
  • Lesquemin
  • Mantane
  • L ’échourie (Urdazuri)
  • Gaspé
  • Barachois (Barratxoa)
  • Le Percée
  • Pabos
  • Ile-aux-basques
  • Anse-aux-gascons
  • Miscou
  • Port-aux-basques
  • Port-à-port (Opor portu)
  • Havre de trois îles
  • Ingrenachoa
  • Port-au-chois (Portutxoa)
  • Ferrol

© Albaola Elkartea by Wegetit