Itsasoarekiko harremanak euskaldunon izaera modu erabakiorran moldatu egin du; halere, euskaldunok mendeetan zehar garatutako itsas ondare kultural eta teknikoa baztertua, ahaztuta edo ukatua izan da sarritan.
Egoera horrek euskal gizarteari iragan hori berreskuratzen laguntzea bultzatu zituen zenbait lagun.Albaola elkarteak Ameriketako Estatu Batuetako Maine estatuan egin zuen lehen jarduera, 1997an, XIX. mendeko arrantza-traineru baten erreplika: Ameriketatik ontzia, alegia. Ontzi hori Amerikako kontinenteko Euskal Etxe ugarik finantzatu zuten, euskal diasporak bere sorterriari opari egiteko.
Behin Euskal Herrian, Ameriketatik ontziak euskal kostaldetik nabigatzeko bidaiari ekin zion; tripulatzaileak portu bakoitzean aldatzen ziren, eta, horri esker, hilabetean, hirurehun pertsona baino gehiagok izan zuten usadio zaharrean nabigatzeko aukera. Bidaiak oihartzun handia izan zuen komunikabideetan eta gizartean, eta nabigazioaren, abenturaren eta itsas ondarearen zaleak elkarrekin harremanetan jartzeko balio izan zuen.
Ez zegoen atzerabiderik. Ontziaren mantentze-lanez eta zainketaz arduratzetik, jarduera konplexuagoak egitera igaro zen elkartea.
© Albaola Elkartea by Wegetit