ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Sakanako haritzak

Kontestu historikoa

Historikoki Sakanako basoetatik ateratzen ziren euskal ontzioletan erabiltzen zituzten zurezko piezak. Itsasontzien eraikuntza kalitate handikoa izan zedin haritz basoak landatu eta zaintzen ziren, haritz tantai zuzenak kroskoaren oholak egiteko eta zuhaker edo ipinabarrak forma kurboak egin ahal izateko.

Ondarearen sustapena

Dantzalekuko basoan (Altsasu, Nafarroa) dinamizazio turistikorako ibilbidea bat sortzen ari gara, jendeari itsasontziak egiteko erabiltzen ziren basogintza teknika aurreratuak erakusteko helburuarekin.

Informazio gehiago: www.sakana.eus

San Juan Sarea

Sakanako Mankomunitateak kudeatutako basoetan, bertako basozainen laguntzaz eta modu jasangarrian, baleontziaren oholak eta egitura egiteko haritzak moztu ditugu.

Albolak Sakanako Mankomunitatearekin elkarlanean itsasontzigintzari bideratutako basozaintzaren inguruko erakusketa, hitzaldi eta eskoletara bisitak antolatu ditu, ondarearen inguruan herritarren interesa pizteko. Lankidetza hau Dantzalekuko ibilbide musealizatuan egongo da ikusgai, Albolako teknikariek ibilbide honen diseinu eta edukietan parte hartu baitute.

Era berean "Baleontziaren ibilibidean" baliabide pedagogikoa bilakatu dira Sakanako basoak, ikasleek baso kudeaketan eta historian sakontzeko aukera dute bertan, San Juan baleontzia hizpide hartuta.