ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Plan kulturalak

Faktoriako ekintza kulturalen programa eta ingurunean dauden aisialdi eta kultur-ekipamenduak ezagutzera animatzen zaitugu.

Itsasertzeko museoen eta portuen arteko ibilbidea: Donostia- Ulia- Pasaia.

Itsasertzeko museoen eta portuen arteko ibilbidea: Donostia- Ulia- Pasaia.

Geografiak eragin erabakigarria izan du Donostiaren eta Pasaiaren historian. Horrela, itsas jarduerei guztiz emanak jaio ziren bi herri hauek, eta baldintza natural hauen onena aprobetxatzen jakin zuten beren badia edo portuen inguruan garatzeko. Donostia-Pasaia itsasertzeko ibilbide ikusgarri honetan, 8 puntu geografiko eta historiko interesgarri aurkituko dituzue nolabait kostaldeko eremu natural honen iragana eta oraina lotzeko modua eskaintzen digutenak. Horrela, ibilbide honetan topatzen ditugun museo eta ekipamenduen multzoak inguru honetako historia, kultura eta naturaren hainbat alderdi jorratzen ditu, eta halaber, ibilbide eder bezain liluragarria egiteko aukera eskaintzen digu, proposatzen dizuegun moduan.

Lortu zure mapa hemen:

Albaolako Itsas antzokia

Albaolako Itsas antzokia

Artisauek eta ontzigileek lan jardunaldia bukatzean, Faktoria ekitaldi artistikoen erakusleiho izango da, hau da, itsas antzokia: kontzertuak, bertso saioak, hitzaldiak, proiekzioak... antolatzen dira bertan. Faktoriako porgramazio kulturalaren berri izateko begiratu "Laster Faktorian" atala edo suskribatu zaitez gure hilabeteroko aldizkarian.

Oarsoaldeako museoen bonoa

Oarsoaldeako museoen bonoa

Oarsoaldeko zazpi museoek txartel bakarra sortu dute, eskualdeko museoak sarrera bakarrarekin denak 11 euroren truke bisitatu ahal izateko. Aiako Harria Parke Naturalean hasi eta Pasaiako badiaraino, lurraren eta itsasoaren melodiekin dantzan ibili zaitezke eskualde honetako altxor preziatuenak ezagutuz.

Euskal Kostaldeko Museoen Txartela

Euskal Kostaldeko Museoen Txartela

Euskal Kostaldeko Museoen Txartela Euskadiko kostaldeko natur eta kultur eskaintza onena abantaila handiekin gozatzeko aukera emango dizun txartela da. Aktiba ezazu Sareko edozein zentrotan eta deskontu, opari eta ekintza bereziak izango dituzu eskura.

.

San Sebastián Card

San Sebastián Card

San Sebastian Cardek Donostia bisitatzearen edo benetan ezagutzearen arteko desberdintasuna markatzen du. Garraio publikoa erabiltzeko balioko dizu, eta museo, jatetxe eta dendetan aparteko deskontuak lortzeko aukera emango dizu, zure egonaldia benetan gozagarri izan dadin.