ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Pasaia

Mendeetan zehar Europako portu baleazale garrantzitsuena izan zen Pasaia. Bere badiatik hainbat espedizio irtetzen ziren Ternuarantz bizitzarengatik irriskatuz bizia kopla zaharrek dioten bezala.  Kantauri itsasoko badia babestu hau Donostiatik 4 kilometrotara eta Hendaiatik 15 kilometrotara dago.

Faktoriara etortzen zarenean Donibaneko eta San Pedroko kaleetan zehar ibiltzea, Victor Hugoren Etxea bisitatzea, badiako motoran nabigatzea, gastronomiaz gozatzea eta Natura 2000 sare europarrak babestutako Jaizkibel mendiaren aberastasun naturala ezagutzea ere gomendatzen dizugu.

Ondorengo mapa honetan Pasaiako sarbideak, bertako zerbitzuak eta ezagutzea merezi duten lekuak dituzu, eta hemen klikatuz Pasaiako mapa turistikoa deskarga dezakezu.