ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Ontzigintza eskola

APRENDIZTEGI

Lance Lee Nazioarteko Ontzigintza Eskola

1972an Lance Lee-k, EEBBetako ontzigintza tradizionaleko irakasle aintzindariak sortutako ereduan oinarritutako formakuntza sistema jarraitzen du Aprendiztegik. Ikaslearen motibazioan oinarritutako sistema pedagogikoa da, esperientziaren bidezko ikasketan. Formakuntzaren hasieratik ontzigintza lanak egiten dira, sedea Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoria da eta 3 urteko iraupena du. Ikasturteko 6 plaza eskeiniko dira eta ikasleen onarpenari dagokionez eskatzaileek duten motibazioa baloratuko da bereziki, eskola hau bokazionala baitda. IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK OTSAILAREN 1A ARTE.

Zertan datza APRENDIZTEGI ontzigintza eskola?

1.- AURKEZPENA

2.- PRESTAKUNTZA

3.- AUKERA PROFESIONALAK

4.- ORDAINKETA: LANA IKASKETEN TRUKE

5.- ESKOLARI BURUZKO INFORMAZIO PRAKTIKOA

6.- IZEN-EMATEA ETA ONARPENA (OTSAILAREN 1A ARTE)

7.- HARREMANETARAKO KONTAKTUA

 

1.- Aurkezpena

Ontzigintza eskola honen hezkuntza eredua Europa mailan berritzailea dela esan daiteke; 1972an Lance Lee-k AEB-etan garatutako prozesu bultzatzailean oinarrituta dago. 

Aprendiztegi-ren ikasketa sistema emaitza onenak lortzea helburu duen motibazio pertsonalean oinarritzen da. Esperientzian funtsatutako heziketa hartzen du hizpide, eta dena giro internazionalean burutzen da. Ontzigintza lanak ikasketa prozesuaren hasieratik egiten dira eta ikasleak interes gehien azaleratzen duen arloetan sakontzen da. Ikaslea, ingurumen seguruan, topatzen dituen arazoak konpontzen saiatzera eta soluzio berriak aurkitzera animatzen da. Prozesu honen bidez ikasleak ez du egurrezko ontziak eraikitzeko jakinduria tradizionala soilik lortzen, arazoak trebetasunarekin eta konfiantzarekin konpontzen ere ikasten du. Nazioarteko eskola izanda, giza balioek garrantzi handia daukate, izan ere, kultur aniztasuna, lankidetza eta bata bestearekiko errespetua ezinbestekoak dira.

Eskola, Albaola Itsas Kultur Faktoriaren barne dago. Hau ontziola museo bat da eta itsas ondarearen berreskurapena abiapuntu duen ingurunea sortzen du. Faktoria oso leku dinamikoa da eta oso modu aktiboan eraikitzen dira ontzi tradizional eta historikoen erreplikak. Eskolako jarduerak oso  barneratuta daude Albaola-ren itsas ondarearen berreskurapen lanetan. Museoak aukera ezin hobea ematen dio ikasleari beste artisautza lanbideak ezagutzeko eta lotura estuak ditu gertuko zerrategi batekin, basoekin, pinuaren erretxinezko alkitranaren artisauekin, kalamu hezitzaileekin… Harreman hauek Aprendiztegi-ko giroa aberasten dute eta lanbide hauen jakinduria eta esperientzia lortzeko aukera paregabea da ikaslearentzat. 

Lance Lee Nazioarteko Ontzigintza Eskola Albaola-ren zati garrantzitsua da; eskolako jarduerek eragin zuzen eta positiboa daukate Faktoriako eguneroko lanean eta, museo bat denez, ikasleak jendaurrean lan egiten ikasten du, honela eskolaren lana baloratuaz. 

Zeintzuk dira APRENDIZTEGIren berezitasunak beste eskolekin alderatuta? egungo gure ikasleek gehien baloratu dituzten ezaugarriak hauek dira: 

  • 3 urteko goi mailako formakuntza integrala ematen duen eskola bakarra munduan.
  • Ontziaren fase guztiak egiten ikasten dute ikasleek.
  • Ontzigintzan adituak diren profesionalen ondoan ikasten ari dira egunero.
  • Eskola bakarra non tamaina handiko itsasontziak eraikitzen diren.  
  • San Juan baleontzian lan egiten dute, UNESCOren babesa duen itsasontzi bakarra munduan.
  • Mota guztietako ontziak eraikitzen ikasten da, hau da, ondare balioa duten ontziak eta egurrezko ontzi modernoak, teknika zaharrak eta berriak ikasiz.
  • EEUUko Lance Lee-k sortutako "The Apprendiceshop" eskolaren eredua jarraitzen duen eskola.
  • Erakuslehio bat: Albaola ontzigintzan eta itsas ondarearen arloan mundu mailan ezaguna da, harreman sare zabala dauka eta estatu mailako nahiz nazioarteko hedabideetan oiartzun handia du (ikus 2018ko NATIONAL GEOGRAPHIC)
  • Bisitagarria: Albaola Itsas Kultur Faktoriatik 63.000 bisitari inguru pasatzen dira urtean; unibertso turistiko-ekonomiko baten parte izaten ikasiko dute baita ere.
  • Nazioarteko ontzigintza eskola da, euskal identitate eta historia itsastarra indartsua duen kulturan kokatuta. Bertako ikasleekin batera mundu osoko ikasleak ari dira jada eskolan: Espainia, Frantzia, Italia, Belgika, Grezia, Amerika…
  • Ondare balioa duten ontzietan nabigatzeko aukera ematen du

 

2.- Prestakuntza

2.1.- Prestakuntzaren egitura

Aprendiztegi hiru urteko prestakuntza ikastaroa da, 18 ikaslerentzat. Eskolan sartzeko, urteko 6 ikasleko errotaziozko sistema baten promozioak ahalbideratuko dira. Hortaz, ikasle talde guztiaren edukiera, 18, hiru promozio ezberdinetan egongo da banatuta. Errotaziozko sistema honek, eskolak uneoro intentsitate eta kalitate bera mantentzeko aukera ematen du. Hirugarren urteko ikasleek bigarren urtekoen tutoretza eramango dute eta hauek, aldiz, lehenengo urtekoena. Honela, iritsi berri diren ikasleek esperientzia gehiago duten haien kideez elikatzeko aukera dute.

2.2.- Programa

Hiru urteko Aprendiztegi-ko programan zehar, ikasleak ontzigintza proiektu anitzetan parte hartzen du hasiera batetik. Prestakuntza honetan ezinbestekoak diren trebetasunak era praktikoan lantzen dira; ikaslea progresiboki gehitzen da lan hauetan, batik bat unean uneko garatzen dituen gaitasunen arabera.

Ontzi tradizional ezberdinen eraikuntzan parte hartzerakoan, eraikuntza teknika ezberdinak lantzen dira; adibidez, trinkaduraz nahiz krosko leunaren teknikaz eraikitzen da, ebakitako sihetsekin nahiz egositutakoekin. Interes historikoa duten itsasontzi handiak ere eraikitzen dira, askotan kubiertekin eta apareju konplexuekin, eta baita oinarrizko itsasontzien barrualdeak ere.

Eskolaren proiektuak ez daude zehaztuta, uneko testuinguruaren arabera definitu ohi dira. Programaren zehar, ikaslearen interesen eta helburuen arabera, burdingintzan, sokagintzan, belagintzan edo antzeko ontzigintzarekin lotuta dauden lanbide ezberdinetan trebetasunak landu daitezke. Dena den, ikasleak heziketa prozesuaren bidez jasotzen dituen oinarrizko ezagutzekin lotzen dira; hona hemen, eduki eta ekintza ezberdinen arteko harreman orientagarria:

  • Lan segurtasuna
  • Praktika egokiak
  • Lanabesen eta makineriaren erabilera
  • Ontzien zaharberritzea
  • Trazadura
  • Hondo lauan oinarritutako ontzi eraikuntzak
  • Elementu ezberdinen burutzea; mastak, arraunak…
  • Ontzien zaintza eta mantentzea  
  • Kultura ezberdinen itsas historia
  • Planotik abiatuta plantilak egitea
  • Esistitzen den itsasontzi baten lineak ateratzen jakitea
  • Aparejua osatzea
  • Ontziaren formaren diseinua, bolumenen banaketa eta ongi ibiltzeko faktore erabakiorren ezagutza
  • Nabigazioa eta ontzietan ibiltzen jakitea

2.3.- Diploma

Programaren amaieran, ikasleak Aprendiztegiak ematen duen prestakuntza bete duela erakusten duen ziurtagiri bat jasoko du. Kontuan izan ziurtagiri honek ez duela balio ofizialik.

ALBAOLA BOATBUILDING SCHOOL SPAIN

3.- Aukera profesionalak

Egurrezko itsasontziak eraikitzeko behar diren maila goreneko trebetasun teknikoak eta arazoei konponbideak aurkitzeko gaitasunak, aukera asko emango dizkie arlo profesional ezberdinetan ikastaroaren hiru urteak burutu dituen ikasleari. Adibidez:

  • Egurrezko ontzigintza

Europan zehar dauden itsas ondarearekin zerikusia daukaten proiektu orori esker, lanbide honen beharra hedatzen ari da bertako herrialde askotan. Itsas ondarearekin lotutako nabigazio jarduera ezberdinen hedapenak ere, ontzigintza arloko lan aukerak handitu ditu.

  • Ontzigintza modernoa 

Ontzigintza modernoaren ezaugarriak produkzioaren sinplifikazioa, eraikuntza teknika modernoen eta material berrien (beira-zuntza, metala eta itsasorako kontratxapatua) erabilera dira. Nahiz eta material hauek egurrarekiko desberdinak diren, egurrezko ontzigile baten oinarrizko jakinduria eta trebetasunak erraz egokitu daitezke eraikuntza metodo modernoetara. Honez gain, arozgintza tradizionalak bere lekua dauka ontzigintza modernoan, bai itsasontzien barrualdearen eraikuntzan eta baita kubiertak egurrez forratzea ere.

  • Ohiko arozgintza

Ikasketen ondoren, ikaslea prest egongo da eraikuntzako arozgintzan lan egiteko. Egurra neurtzen eta mozten ondo ikasiko bait du, baina, oraindik garrantzitsuagoa dena, arazoei konponbidea aurkitzen ere ikasiko duelako. Nahiz eta egur trinkoa ez den asko erabiltzen gaur egungo eraikuntzan, kontratxapatua, konglomeratua, DM, PVC eta bestelako materialak erabiltzeak ez dizkio zailtasunik emango egurrezko ontzigile bati. Era berean, ohizko estrukturen eraikuntzak ez dizkio zailtasunak emango, ohituta egongo bait da estruktura konplexuetara eta bolumen ezberdinetara.

  • Arkitektura ondare historikoaren berreskuraketa 

Pixkana-pixkana, arozgintza artisau gutxiago daude, eta honek esan nahi du langile trebatu gutxi daudela egurrezko elementu eta estruktura historikoak berreskuratzeko gai. Gaur egun oso zaila da arkitektura ondarearen berreskuraketarako langile prestatuak aurkitzea, lan hauek oso ondo trebatutako langileak behar dituztelako, eta egurrezko ontzigileak oso langile aproposak izan ohi dira.

  • Eraikin berezien eraikuntza

Egurrezko itsasontzia, eraikitzeko estruktura konplexuenetako bat da. Itsasontzien lineak gutxietan izaten dira zuzenak, formen izaera konkaboekin lan egiteko konfiantzarekin landu behar dira hiru dimentsioetako espazioak, eta gainera, kargatzeko egiturei buruzko jakinduria sakona izan behar da. Guzti honegatik, ontzigileak beste edonor baino hobeto daude prestatuta eraikin berezien eraikuntzan lan egiteko. Hauek izan daitezke, kupulak, gangak etab.

  • Urpeko arkeologia

Arkeologia arloaren barne, antzinako itsasontzi hondoratuen ikerketa geroz eta garrantzitsuago bihurtzen ari da. Zenbait unibertsitate hasi dira azken urteotan ontzigintza ikastaroak eskaintzen urpeko arkeologia ikastaroekin batera. Nahiz eta eskaintza hauek berriak izan, ontzigintza tradizionalaren hedapena izan daitekeela aditzera ematen dute.

  • Itsasoko industrien sektorea

Ontzigile baten profila era paregabean moldatzen da itsasoko industrien sektorean jarduten duten hainbat ekintzetarako. Ontzigileak ondo ulertzen ditu itsasoko industriaren jarduera oro eta oso ondo ezagutzen ditu jarduera nautikoak; hori dela eta portuetan, itsasontzietan eta itsasontzien mantentze-lanetan lan egiteko gai delarik.

ECOLE DE CHARPENTIRI DE MARINE PAYS BASQUE ALBAOLA

4.- Ordainketa: Lana ikasketen truke

Albaolaren konpromezua itsas lanbide tradizionalen berreskurapenarekin da. Hau burutzeko, ezinbestekoa da etorkizuneko belaunaldiei transmititzea. Aprendiztegi-ko ikasketak ahalik eta jende gehienari eskuragarri egiteko, ikastaroa kontrajartze ekonomikorik gabekoa da. Aprendiztegi ikasketen hasieran diru gordailu bat ematen da eta hiru urteko ikasketen ondoren itzultzen da.

Honen truke, sei astero ikasle bakoitzak aste beteko lana (asteazkenetik igandera, Albaola Faktoriaren ordutegiarekin bat egiteko) egingo du, eskolaren eta Albaola Faktoriaren mantentze, funtzionamendu eta exekutatze lanak burutzen. Hauek bezeroen zerbitzuan, komunikazio zereginetan, edota Albaolaren instalazioen eta itsasontzien mantentze lanetan izan daiteke. Malgutasun maila bat esperoko da ikasleengandik, laguntza gehiago behar den garaietan ere laguntzeko.

ECOLE DE MARINE ALBAOLA ESPAGNE

5.- Eskolari buruzko informazio praktikoa

5.1.- Ikasturtearen hasiera eta ordutegia

Ikasturtea irailaren hirugarren astean hasten da eta abuztuaren amaiera arte jarraitzen du. Ikasleei urtearen zehar hilabeteko oporrak ematen zaizkie garai ezberdinetan. Asteko ordutegia bost lan egunekoa da, asteartetik larunbatera, igandea eta astelehena jai dira.

Albaolaren izpirituarekin bat eginez, Albaolak kudeatzen dituen ontzi tradizionaletan arraun saio bat eginez eguna hastera animatzen ditugu ikasle guztiak.

Eguneroko ordutegia:

  • 8h-9h: arraun saioa.
  • 9h-14h: formakuntza. 15 minutuko atsedena goiz erdian.
  • 14h-15h: bazkalordua (baliteke hau aldatzea Faktoriaren beharrengatik).
  • 15h-18h: formakuntza.

Eskola itxita egongo da ondorengo egunetan:

  • Abenduaren 24 eta 25a
  • Abenduaren 31, urtarrilak 1a
  • Urtarrilaren 6a

5.2    Hizkuntzak 

Euskara, Gaztelera, Frantsesa eta Ingelesa dira eskolan onartzen diren hizkuntzak. Ikasleak hizkuntza eta kultura anitzetako jendearekin elkar bizitzeko prest egon behar dute.

5.3    Ostatua

Ikasleak eskolako aterpetxean gelditu daitezke, Albaolan. Instalazioak ditu: 18 pertsonentzako logela, labadora, dutxak eta sukaldea. Aterpetxean bizitzeko 200€-ko dohaintza egin beharko da hilabetero, bertako instalazioen erabilera eta mantentzerako. Bertan bizi nahi ez duten ikasleek ez dute ordaindu beharrik.

Instalazioak erabiltzeko arauak eta baldintzak bete behar dira.

6. Izen-ematea eta onarpena

6.1 Eskolarako onartuta izatea

Urtero sei ikasle berri onartuko dira lehenengo mailara. Eskakizunak edozein garaitan bidali daitezke, baina otsailaren 1aren aurretik bidali beharko dira urte bereko irailean ikasten hasteko.

IZEN-EMATEA (3 pausu):

1.- Ondorengo estekan aurkituko duzuen formularioa bete eta bidali:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdEuWhETyFm4Fu8-lZI8wkmj-Gw2X2v0w7rDyk7tLZ4k73MEA/viewform

2.- aprendiztegi@albaola.com helbidera bi dokumentu hauek bidali:

  • Curriculum Vitae-a
  • Motibazio Eskutitza: zure motibazio, asmo eta helburuak azalduko duen dokumentua.

3.- Elkarrizketa pertsonala

Behin izen-emateko formularioa jasoa eta CV + motibazioa eskutitza jasoak, Albaola hautagaiekin kontaktuan jarriko da eta elkarrizketa pertsonalak antolatuko dira, bai aurrez aurre edo Skype bidez.

ONARPENA

Onartutako hautagaiek Onarpen Gutuna jasoko dute martxoaren 1etik aurrera. Gutunarekin batera beste bi dokumentu jasoko dituzte:

  • Baldintza onarpen dokumentua,
  • eta Fidantza Akordioa. Bi dokumentuak bete eta sinatu ondoren Albaolara itzuli beharko dira (Ikusi ‘Dokumentu bidalketa’ atala).

Gutunak, erreminta zerrenda ere izango du atxikita. Ikasleek Albaolako erremintak erabili ditzakete, baina formakuntza bukatzerako ikasle bakoitzak bere erreminta-sorta profesionala izan beharko luke. Ikasle berriek jada dituzten erremintak ekar ditzakete edo formakuntzan zehar erosi ditzakete.

  • Boluntariotza

Biziki gomendatzen diegu hautagaiei gutxienez bi asteko boluntariotza egitea Albaolan, Aprendiztegia ondo ezagutu dezaten; horrela, hiru urteko konpromezua hartu aurretik, hautagaiek ziurtatu dezakete benetan Aprendiztegira etorri nahi dutela.

6.2 Onartutako ikasleek jarraitu beharreko urratsak

Onarpen gutuna jaso ondoren, ikasleak honako pausuak eman beharko ditu: 

  • Bisa lortzea (beharrezkoa balitz)

Europar Batasunetik kanpo bizi diren ikasleek bisa lortzeko tramiteak egin beharko dituzte (ikusi 6.3 atala).

  • Fidantzaren ordainketa

Onartutako ikasleek 4000€ko fidantza ordaindu beharko dute lehenengo ikasturtea hasi baino lehen. Fidantza hau osoa itzuliko da bakarrik hiru urteko ikasketak burutu ondoren. Hiru urteko ikastaro guztia amaitu baino lehen ezingo da fidantza eskatu. Hiru urteak burutu baino lehen Aprendiztegitik joanez gero, fidantza osoa galduko da. Arauak hautsi eta eskolatik botata izanez gero, ez da itzuliko.

Plaza gordetzeko garrantzitsua

Ikasle berriak bere plaza erreserbatzeko, onarpena jasotzen duen egunetik 15 egunetara ikasleak fidantzaren %10a ingresatu beharko du, hau da, 400€. Gainontzeko beste 3600€ak uztailaren 31a baino lehenago ordaindu beharko dira. Ikasle berriak bere asmoa aldatzen badu eta Aprendiztegira etortzen ez bada, 400€ horiek galduko ditu. 400€tako banku-frogagiria aprendiztegi@albaola.com helbidera bidali behar da.

Hauek dira kontu korrontearen xehetasunak:

Entitatea: BANCO SABADELL

Kontu zenb.: ES86 0081 4252 5100 0106 9616 / BSAB ESBB 
Onuraduna: Albaola
‘Kontzeptua’ atalean, ikaslearen izena eta abizenak jarri behar dira.

  • Istripu aseguruaren ordainketa:

Ikasleek, istripu aseguru kontzeptu gisa, urtero aldakorra izango den kopuru bat ordaindu beharko dute. Aseguruak Aprendiztegiko formakuntza jarduneko lehenengo ikasturtean sortu daitezkeen istripuak bere gain hartuko ditu eta urtero, kurtso hasieran, berritu beharko da. Aseguruaren kostua urtetik urtera aldatzen den arren, normalean ez da 220€ baino altuagoa izaten. Albaolako langileek kasu bakoitzean ordaindu beharreko kopuruaren berri emango dute. Ordainketa, fidantza ordaintzeko erabiltzen den kontu korronte berdinean egingo da.

  • Dokumentu bidalketa:

Hona hemen aprendiztegi@albaola.com helbidera bidali beharreko dokumentuen kopiaren zerrenda:

- Fidantza ordainketaren bigarren zatiaren (3600€) banku frogagiria (uztailaren 31a baino lehen).

Fidantza akordioa eta Baldintza onarpen dokumentua (Onarpen Gutunarekin batera Albaolak bidalitakoak) behar bezala bete eta sinatuak.

- Istripu aseguruaren ordainketaren banku frogagiria.

Estaldura orokorreko osasun asegurua. EBtik datozen ikasleentzat nahikoa da Europako Osasun Txartelarekin.

  • Nortasun agiri legal bat. Pasaportea edota egoiliar txartela onartzen dira.

Bisa

Europar Batasunetik kanpo datozen ikasleek bisa bat lortu beharko dute. Hau bera baliagarria da Liechtenstein, Islandia, Noruega edo Suizatik* datozenentzat.

(* Baita Erresuma Batukoek Brexit-a indarrean dagoenean)

Nola lortu?

Espainiara iritsi baino lehen, ikasle-bisa eskatu beharko da norberaren herrialdeko espainiar kontsulatuan. Eskakizuna egiteko, ikasleak dokumentu batzuk erakutsi beharko ditu, hauen barne Albaolako onarpen gutuna, erakusteko eskolan onartua izan dela.

Zehazki jakiteko zer behar den, mesedez begiratu zure herrialdeko Espainiako kontsulatuaren webgunea. Zure herrialdeko Espainiako kontsulatua aurkitzeko, begiratu web orri hau:

http://www.exteriores.gob.es/Portal/es/ServiciosAlCiudadano/Paginas/EmbajadasConsulados.aspx

Atzerritarrentzako betekizuna: AIZ

AIZ dokumentua (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) nahitaezkoa da Espainian, kontu korronte bat ireki, etxebizitza bat alokatu edo beste edozein kudeaketetarako. Lortu ahal izateko, behin espainiar lurraldean egonda, aski da Polizia Nazionalaren komisaldegira joatearekin. Aprendiztegiko ikasleek ahal bezain laster lortu beharko dute, bereziki istripu asegurua tramitatzeari begira, izan ere, asegurua ez da indarrean egongo AIZ-a lortu arte, ezta ikasleak Albaolako kuota ordaindu badu ere. 

AIZ-a lortzeko, pasaportea edo identifikazio txartela eta bi argazki eraman behar dira. Orokorrean, unean bertan egin ohi den tramite bat da.

7.- Harremanetarako 

  • Albaola Itsas Kultur Faktoria, Ondartxo pasealekua 1, Pasai San Pedro (20110) GIPUZKOA
  • Mikel Leoz  (+34) 943392426 / aprendiztegi@albaola.com

 

ESCUELA DE CARPINTERIA DE RIBERA PAIS VASCO ALBAOLA