ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Ontzien zaharberritzea

Ontzien zaharberritzea

Bere sortzetik Albaolaren erronka izan da euskal itsas ondarearen babestea eta horren inguruan gizartea sentsibilizatzea. Hori dela eta, euskal ondarearen adibide adierazgarriak diren ontziak zaharberritu izan dira bere ontziolan; horren helburua beti izan da ontzi eraikuntzaren tradizioa bizirik irautaraztea eta zabaltzea. Horren adibideak gaur egun martxan dauden ‘Mugaz gaindiko ontziak’ edota ‘Ozentziyo’ egitasmoak dira.

Mugaz gaindiko ontziak

AKITANIA-EUSKADI 2015 lankidetza-egitasmoetarako deialdiaren arloan, 2015. urteko azaroan Albaolarekin lankidetza-akordio bat sortu da.

BARCOS TRANSFRONTERIZOS ALBAOLA TRAMASSET

Lankidetza-akordio hau Leonardo 2013ko EU BOAT europar egitasmoaren jarraipena da, bertan itsasoko eta ibaietako kultura lantzen duten Meitheal Mara (Irlanda) eta Euclides (Belgika) ere parte hartu zutelarik.

Bi ontzi daude mugaz gaindiko lankidetza-egitasmo honen bihotzean: La Libournaise, Garonne ibaiko ontzi tradizionala, eta Zabarre, 18. mendeko garraiorako lantxa baten erreplika. Egitasmo honetan bi ontziek formakuntzarako, kulturen arteko trukaketarako eta sentsibilizaziorako euskarriak izan dira. Bi ontziak zaharberrituak izan dira, bata Tramasset ontziolan, Le Tournen (Akitania) eta bestea Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian (Gipuzkoa).

BARCOS TRANSFRONTERIZOS ALBAOLA TRAMASSET

Urte betez, Garonako eta euskal kostaldeko bi ontzi hauen zaharberritze-lanak balio izan dute zaharberritzerako prozedura egokietan, kultur ondare tradizionalaren baloraketan, boluntariotzaren sustapenean eta ontzigintzaren inguruko formakuntzaren inguruan mugaz gaindiko dinamikak garatzeko.

Bi tailer antolatu dira bi erakundeetako zurginek bi ontzietan elkarrekin lan egin zezaten. Mugikortasun epealdi horiek ontzi tradizionalen zaharberritzearen inguruko formakuntzaren eta praktika egokien elkartrukaketa ahalbidetu dute.

Zaharberritzeak bukatzeko lan-praktikak egiten dituzten ikasleek eta boluntarioek parte hartu dute, beti ere ikasketa-giro batean.

 

Argazki galeria

Bideoa:

Ozentziyo:  www.ozentzio.eus/