ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Nabigazio eskola

Ontzi tradizionaletan nabigatzea

Albaolan mendeetan zehar gure kostaldeko jarduera ekonomikoaren oinarri izan diren ontzietan nabigatzen dugu. Arrantzan, balea ehizan edo garraioan erabilitako ontzi hauek eboluzio tekniko baten adierazgarri dira beti ere beraien jarduerari egokituz eta kantauri itsasoaren zailtasunei aurre egiteko garatuak.

Baldintza hauek lan bakoitzari egokitutako itsasontzi ezberdinak garatzea ekarri du, eta horietako bakoitza langintza berezitu batean aritu izan da, nola arraunez hala belaz. Albaolan gure arbasoek erabiltzen zituzten ontzietan itsasoratzen gara, pertsona batek gidatu zezakeen batel txikienetik hasita lagun ugarik arraun egiten zuten traineruetaraino.

Laster zabalik

Nabigazio tradizionaleko eskola Pasai Donibanen egongo da kokatua, Santiago plaza aurrean dagoen ondarearen kaitik gertu. Familiei, taldeei, norbanakoei eta eskolei zuzendutako kurtsoak eskeintzeko lanean ari gara momentu honetan. Kurtsoen iraupena aldakorra izango da, pertsona bakoitzaren behar eta denboraren araberakoa.

Informazio gehiago: albaola@albaola.com