ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Ligazoiak

Baleontziaren azpitik altxatzen dira jenolak; ligazoiek jarraitzen dute haien kurbatura gorantz. Ligazoien arkua jenolena baino itxiagoa da; ontziaren zabalerarik handienera iristen dira eta, ondoren, barnekaldera okertzen hasten dira.

Jenolak eta ligazoiak ez daude elkarrekin lotuta; ontziaren kanpoko oholen eta beheko kubiertari eusten dion brageraren artean estuki helduta daude. Dagoeneko kanpoko oholetako bat iltzekatu da bere lekuan, jenolen eta ligazoien muturrak nahasten diren lekuan; horrek ligazoiak jartzea ahalbidetzen digu. Barnekaldean bragera jartzen denean, ligazoiak erabat lotuta geratuko dira.

Ligazoi gehienek 3 m luze neurtzen dute; 19 cm inguruko lodiera dute beheko muturrean, goikaldean 15 cm arte mehetuz. 

Eraikuntza prozesuaren irudi gehiago hemen