ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Itsas modelismoa

Albaola eta Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioko modelistek txoko honetan dinamika berri bat sortu dute, batera lan egiteko espazio partekatu batean. Elkar lagunduz eta ideiak elkar trukatuz interes historikoko maketak egiten dituzte bertan eta eskala txikian egindako itsasontzien eraikuntzaren artea hedatzeko lekua bihurtu da.

Faktoriaren ibilbidean ikusgai dagoen lekua da hau, eta laister ikastaroak antolatuko dira bertan artisauek beraien maketa ederretan ezkutatzen dituzten sekretuak ikasi ahal izateko.