ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Itsas antzokia

Artisauek eta ontzigileek lana bukatzean ekitaldi artistikoak egiten diren plaza da itsas antzokia. Bertan kontzertuak, bertso saioak, hitzaldiak, proiekzioak... antolatzen dira, Albaolaren helburu den itsas ondarearen hedapena eta transmisioa osatu eta borobiltzeko. Faktoriako programazio kulturalaren berri izateko begiratu "Laster Faktorian", "ekitaldiak" atalak edo harpidetu zaitez gure hilabeteroko aldizkarian.