ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Historia partekatua

16. mendea

Pasaian eraikitako San Juan baleontzia, Euskal Herritik Ternuara joaten ziren zama-ontzi transozeanikoen adibide bat da. Euskal ontzigintza industriaren garrantziaren ikur hau Kanadako Ipar Atlantiar kostaldean, Red Bay-n, hondoratu zen 1565ean.

XVI. mendean gila jartzea irudikatzen duen ilustrazioa.

1978 urtea

400 urte beranduago itsas arkeologiarentzat eredugarri izango zen urazpiko indusketa hasi zuten. Parcs Canadako arkeologoek. 30 urtetako ikerketaren ostean ondoen ezagutzen den XVI. mendeko itsasontzia da eta UNESCO-ren Urazpiko Ondare Kulturala irudikatzen duen ikurra bihurtu da.

Parcs Canadako arkeologoak gila uretatik atera eta neurtzen.

2013 urtea

Donostia/ San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren baitan eta Kanadako Gobernuaren laguntzarekin berriz eraikiko da San Juan baleontzia Pasaian. XVI.mendean Europa eta Amerika elkartzen zituen era berean San Juan baleontziak bi herrialde hauek batuko ditu etorkizunerantz nabigatuz, iragan partekatu aberats horri jarraipena emanez.

San Juanaren gila berria (2014ko ekaina)