ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Lehen hezkuntza

Lehen hezkuntzako haurrei zuzendutako bisita Irrien Lagunak Klubaren txokoan hasten da. Haurrei egokitutako material eta jarduerekin museo eta ontziolan zehar egingo da ibilbidea, bertan haurrek historia eta ontzigintza tradizionalaren xehetasunak ikasiko dituzte, San Juan baleontzia ildo hartuta.

  • Prezioa: 4,50€/ikasleko. Eskola Irrien Lagunak sarekoa bada %10eko deskontua egingo zaio.
  • Iraupena: ordu 1
  • Nori zuzendua: Lehen hezkuntza
  • Kontaktua: bisitak@albaola.com