ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Bigarren hezkuntza

Gida pedagogikoa "Baleontziaren bidea"

"Baleontziaren bidea" gida pedagogikoak itsas ondarearen inguruko 30 proposamen pedagiko biltzen ditu. Piarres Larzabal Ziburuko ikastetxea eta Albaola Faktoriaren arteko lanaren emaitza da.

Jakintza-alor arteko proiektu global hau, bai klasean, bai klasetik kanpo, bai museotara egindako bisitetan landu da, DBH mailan, San Juan Baleontziaren eraikuntzaren ildotik.

Gida eskugarri dago irakaskuntzen komunitaterako, beste eskola batzuk baleontziaren bidea jarrai daitezela.  Atxikituta PDFan aurkituko duzue edo gida bera nahi izanez gero, harremanetan jarri Albaolarekin.

http://goo.gl/6nS3T5

Faktoriara bisitan

Bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako bisitak nabigazioaren munduan murgiltzen ditu ikasleak XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplikaren eraikuntzaren bitartez. Faktoriako ibilbidea ikaslea modu zuzen eta interaktiboan artisau eta itsas ondarearen mundura hurbiltzeko egina dago. Bisitak 4 hizkuntzetan egin daitezke: euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez.

  • Prezioa: 4,50€/ikasleko
  • Iraupena: ordu 1
  • Nori zuzendua: Bigarren hezkuntza
  • Kontaktua: bisitak@albaola.com