ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Hezkuntza eskaintza

SARRERA

Albaola Elkartearentzat euskal itsas ondareak berebiziko garrantzia du eta bere transmisioan lanean dihardu 1998. urteaz geroztik. Horretarako bisita gidatuak eta tailerrak egiten ditugu haur hezkuntzatik goi maila bitarteko ikasleekin. Faktoria baliabide ezin hobea da hezkuntza formaleko edukiak barneratzeko.

Ikasleekin egiten den bisita gidatuetan hiru espazio bisitatzen dira: erakusketa, ontzigintza tailerra eta baleontziaren eraikuntza. Erakusketan, San Juan baleontziaren historia, XVI.mendeko ontzigintza eta bale ehizaren industrian murgiltzen gara. Tailerrean Albaolako arotzak eta Aprendiztegi ontzigintza eskolako ikasleak lanean ikusteko parada izaten dugu, egurra zuzenean nola lantzen den ikusiz. Azkenik, etengabe aldatzen ari den San Juan baleontziaren erreplikaren eraikuntza zuzenean bisitatzen da, 2014ean hasitako proiektua. Bisita hau osatzeko adin desberdinetara egokitutako tailerrak ere badauzkagu. Hauek, faktorian bertan daukagun espazio batean burutzen dira.

Ikasturte honetako eskaintza didaktikoaren informazio osagarria topatuko duzue esteka honetan klikatuz /media/content/files/eskaintzadidaktikoa2021-22.pdf edo hemen beheko aukeretan klikatuz.

Informazio gehiago eta erreserbetarako:

bisitak@albaola.com / 943392426

Bisita gidatuak

Tailerrak eta jarduerak          Albaola zure etxean