ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Quintanar de la Sierrako fitxa

Kontestu historikoa

Tradizionalki pinu-erretxinaren distilazioaren bidez alkitrana eta fitxa edo pikea lortzen ziren; bi lehengai horien eta animali-gantzaren nahasketari brea deitzen zitzaion. Nahastura horrek itsasontzien kroskoa iragazgaizteko eta babesteko erabiltzen zen.

Ondarearen sustapena

Quintanar de la Sierra-ko Cabaña Real de Carreterosek alkitrana eta fitxa ohiko moduan egitearen tradizioa bizirik mantentzen du. Era berean Gaztelako caminos carreteriles-etan idien eta gurdien bidez garraioak egiteko tradizioa berpiztu dute. Modu honetan iberiar penintsula osoan zehar zenbiltzan itzainei, basoen kudeaketari, baso- eta abeltzaintza-industriei eta garraio transhumanteei omenaldia egin eta haien oroimena berreskuratu eta zabaldu nahi diete.

Informazio gehiago: www.cabanarealcarreteros.org

San Juan Sarea

Quintanar de la Sierra-ko Cabaña Real de Carreterosek San Juanaren kroskoa babestuko duen alkitrana eta fitxa egingo ditu. Artisauek, Albaolako boluntarioen laguntzarekin, fitxa eta alkitrana modu tradizionalean ekoiztuko dute.

Produktu horiek Quintanar de la Sierratik  Pasaiaraino fitxa idien eta gurdien bidez ekarriko da, 16. mendean egin ohi zen bezala. Ekimen hau Donostia 2016 Kultura Hiriburutzaren programazioaren baitan izango da.