ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Parcs Canadaren planoak

Kontestu historikoa

1978 urtetik Parcs Canadako arkeologoek San Juan baleontzia induskatu, piezaz pieza neurtu eta informazio guzti hau landu dute ahal bezain informazio gehien atera ahal izateko, eta horregatik bihurtu da hobekien ezagutzen den XVI. mendeko zamaontzia.

Ondarearen sustapena

San Juanean zein inguruan topatutako baleontzi eta aztarnategietan lortutako datuek "National historic Site of Red Bay" museoa sortzea ahalbideratu dute.

Informazio gehiago: Red Bay Historic Site

San Juan Sarea

Parcs Canada eta baleontziaren ekoizleek (Donostia/ San Sebastián 2016 Fundazioa eta Albaola Fundazioa) akordio bat sinatu dute, datu arkeologikoen lagapena egiteko. Datu hauekin Albaolak itsasontziaren planoen garapen zehatza egin du, aurrekaririk gabeko oinarri zientifikodun erreplika baten eraikuntza ahalbideratuz.