ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Ontzigintza tradizionala

Kontestu historikoa

Ontzigintza tradizionala Euskal Herrian desagertzear egon da. Material berriek eta hauekin itsasontziak seriean eraikitzeak desagertzeko arriskuan jarri dute mendeetan zehar pilatzen joan den jakituria guzti hau.

Ondarearen sustapena

Albaolan ontzigintza tradizionala gure itsas iragana mantendu, biziberritu eta zabaltzeko ezinbestekoa dela uste dugu. Horregatik ogibide hau gal ez dadin lan egiten dugu, azken ontzigileek belaunaldiz belaunaldi pilatako jakituria bilduz, hautsez betetako ganbaretatik plano zaharrak berreskuratuz, eta bestela dudarik gabe desgertuko zen ogibidea bizirik mantenduz.

Faktorian  ontzigintza eskola bat sortu dugu, ikasleak profesionalki formatzeko, ikasleei behin kurtsoa bukatutakoan ontzigintzan aritzeko gaitasuna emanaz eta transmisio kultural honen katean katebegi berri bat bihurtuz.