ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Kalamuzko sokak

Kontestu historikoa

Ebro arroa kalamu ekoizle garrantzitsua izan da mendetan zehar, besteak beste itsasontzietan erabiltzen ziren sokak egin ahal izateko. Lodiera ezberdineko sokak egiten ziren funtzio ezberdinak betetzearren; kable lodiak aingurekin ontzia amarratzeko nahiz eta soka finagoak belak erabiltzeko. Ezinbestekoak ziren sokak nabigaziorako.

Ondarearen sustapena

Albaola eta kalamu-ekoizleak izandako eskualdeen arteko elkarlanak antzineko jakinduri galduaren berreskurapena ahalbidetzen du. Sokak modu tradizionalean egiteko prozesua neketsua zen; landaketarekin hasi eta uzta biltzea, landarearen prozesatzea, harilkatzea eta bihurtzea eskatzen zuen.

San Juan Sarea

Ebro haranean kokatzen diren Cervera del Río Alhama (Errioxa), Fitero (Nafarroa) eta Ágreda (Soria) herriek landatu dituzte era tradizionalean zortzi kalamu hektarea San Juan baleontziak beharko dituen belen lonak eta sokak ekoizteko.