ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Kalamuzko oihalak

Kontestu historikoa

San Juanaren garaiko euskal itsasontziek kalamuzko hariz egindako belak zeramatzaten; elkarri jositako oihalez osatuta zeuden bela horiek. Kalamuzko oihal asko Ebro haraneko eskualdetik eta Bretainiatik ekartzen ziren nagusiki; azken honetan itsasontzietako belak egiteko oihalgintza industria indartsu bat garatu zen. 16. mendeko zeharkaldi ozeanikoen zabalkuntza itzelaren ondorioz, itsasontzien tamaina nabarmen handitzen hasi zen eta, beraz, hiru mastetan banatutako bela-konbinaketa erabat ezarri zen.

Ondarearen sustapena

Ebro arroa kalamu ekoizle garrantzitsua izan da mendetan zehar, besteak beste itsasontzietan erabiltzen ziren sokak egin ahal izateko. Belak egiteko oihalen ekoizpena lurraren lantzearekin hasten zen eta ehundegietan bukatzen zen, bertako artisau askoren lanbidea zelarik.

San Juan Sarea

Ebro haranaren eskualdean kokatzen diren Ágreda (Soria), Cervera del Río Alhama (Errioxa) eta Fitero (Nafarroa) herriek zortzi kalamu hektarea landatu dituzte era tradizionalean San Juan baleontziak beharko dituen belen oihalak eta sokak ekoizteko.