ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Errementeria

Kontestu historikoa

Gipuzkoan burdin mineral eta ikatz begetala egiteko egur ugari zegoen. Bi elementu hauei esker, eta erreken indarra aprobetxatuz, kantitate industrialetan burdina prozesatzeko burdinola hidrauliko asko jarri ziren martxan. Ekoizpenaren zati bat ontzioletara bideratzen zen: tresnak, iltzeak, burnineria... Beste zati handi bat itsasontziak hornitzeko erabiltzen zen, aingurak, arpoiak, armak...

Ondarearen sustapena

Albaolan laister martxan ikusi ahal izango duzu errementaria lanean, ontzigintzarako beharrezkoak diren iltze eta burnizko piezak egiten.

San Juan Sarea

Agorregi burdinola, Aiako Natur Pakean kokatua, "Baleontziaren ibilbidean" kolaboratzen ari da, ontzigintzan erabiltzen zen burdina hizpide duen bisita gidatu pedagogiko batekin.