ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Branka

San Juanaren aurrearen kurba sendoa

Itsasontzi baten silueta definitzen duten piezak zerak dira, gila, korasta eta branka. Orain branka batu zaio San Juan baleontziari. Gilari iltze lodiz lotu zaio, goranzko arku zabal bat definituz. Bi zatiz osatuta dago; zati bakoitzak ia bost metro neurtzen du mutur batetik bestera.

Oso sendoa izan behar du branka; olatuak ebaki behar ditu, ontziaren bidea ireki. Bestalde, ontziaren oholen muturrak bertan iltzekatzen dira eta gainean dituen estrukturei eutsi behar die. Tamaina handiko haritz bereziak erabili behar izan dira brankaren bi zatiak osatzeko, eta zuhaitz horiek topatzea buruhauste handia izan da guretzat.

roda del san juan museum

Branka jartzea

Instalakuntza bi fasetan egin da: beheko zatia jarri da lehenbizi eta gero goikoa. Estrukturaren osagai hau jartzeko Albaolako talde tekniko osoa aritu da; pisu handiko piezak dira, haien arteko loturak oso sendoak izan behar dute eta gilarekin alineazioa akatsik gabekoa izan behar du; bestela itsasontziaren bi aldeak ez dira simetrikoak izango.

Gila eta brankaren beheko zatiaren artean izan daitekeen tartetik urik sartu ez dadin, breaz bustitako zapi bat jartzen da. Gero piezak zulatzen dira eta iltzeak sartzen dira.

roda del san juan museum

Brankaren loturak

Gaur egungo ontzigileentzat harrigarriak dira brankaren loturak, bai bi zatien artekoa eta baita branka eta gilaren artekoa ere. A irudiak San Juanaren brankaren lotura nolakoa den erakusten du, eta B irudiak 20. mendeko ontzigileek erabilitako sistema ilustratzen du. Ontzigintzak azken lau mendeetan izandako bilakaeraren ondorioz, B sistema hobeagoa dela onartzen da gaur egun, baina San Juanaren garaian  A sistema erabiltzen zen oraindik. Albaolan eraikitzen ari garen erreplikak ere sistema berbera izango du.

roda nao san juan museum

Eraikuntza prozesuaren irudi gehiago hemen