ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Berriak

27/2/2019

Martxoa, Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea

Euskadiko itsas bazterreko ondare kultural eta naturala balioan jarri eta sustatzeko helburuaz eta baita, Sareko zentroak eta beraien eskaintza aurkezteko, martxoan Kostaldeko Museoen Hilabetea ekintza-programa burutuko da.  Martxoan zehar sareko zentroek abantailak eta orotako jendearentzat 100 ekintza, abantaila eta deskontu baino gehiago eskainiko dituzte: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisitaldi gidatu bereziak, doako sarrerak, eta abar. Jarduera batzuk hilabete...

gehiago irakurri
21/2/2019

Galizian izan gara GALP-en jardunaldietan

GALP (Itsas Garapenerako Elkartea)  Europako Itsas eta Arrantza diru laguntzen kudeaketarako erakundea da. Bertako promotoreentzat gizarte eta ekonomia intereseko ekimenentzat finantzaketa bilatzen duen bitartekaria da eta tokian tokiko jarduera ekonomikoak eta zerbitzuak sortzeko edo hobetzeko proiektuak finanziatzen ditu. Bertako biztanleriaren ekimenak sustatzeko, Noian (Galizian) jardunaldi bat antolatu zen arrantza, turismoa eta itasa ondarea barne hartzen duten eta espainiar estatuan...

gehiago irakurri
21/2/2019

Albaola Les Sables d'Olonnen: Itsas ondarearen jardunaldiak

Martxoak 1 ostiralean, Xabier Agote Albaolako presidenteak hitzaldi bat eskainiko du Les Sables de Olonne-n (Frantzia) OPCI (Office du Patrimoine Culturel Immatériel) erakundeak antolatutako ondare inmaterialari buruzko jardunaldi batzuetan, beste hainbat aditurekin batera. Hitzaldi honetan Albaola eredua eta San Juan baleontziaren proiektu zientifikoa aurkeztuko ditu, ezagutzaren transmisiorako tresna gisara eta tokiko garapen ekonomikorako faktore bezala.  

gehiago irakurri
19/2/2019

Ipuin kontaketa Albaolan. Ondo pasatuz ikasi!

Euskaldunon eta balearen arteko harremanaren bueltan Albaolan kontakizun bat landu dugu txikienentzat. Horren bueltan izango da igande hontan Faktorian egingo dugun ipuin kontaketa. Sarreraren ohiko prezioaren barne sartuko da ipuina entzuteko aukera, baina aurrez lekua erreserbatu beharko da. NOIZ: Otsailak 24, igandea. 11:00-12:00. HIZKUNTZA: euskara ERRESERBA EGITEKO: 943392426 eta bisitak@albaola.com

gehiago irakurri
15/2/2019

Museoen Nazioarteko eguna: 2x1 larunbat eta igande arratsaldean

Asteburu honetan, maiatzak 18 eta 19an, larunbat eta igande arratsaldean 2 sarrera 1en prezioan eskuratu ahal izango dira Albaola Itsas Kultur Faktorian, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta. Animatu!! *Gogoratu ordu bete inguru behar dela Faktoria bisitatzeko eta beraz, sarrerak beranduenez 17:00etan erostea gomendatzen dizuegu. Bestalde, salneurri desberdinekoak erosi behar izanez gero (arrunta, erretiratuak, haurrak, ikasleak, murrizketa bereziak...)  beti tarifa altuenaren prezioa...

gehiago irakurri
12/2/2019

Otsailean bisita gidatu bereziak: Emakumeen papera 16. mendeko industrian

Otsaileko 8 egunetan bisita gidatu bereziak egin ahal izango dira Albaola Itsas Kultur Faktorian. Bisita honetan 16. mendean emakumeak Euskal Herriko itsas industrian izandako funtzioan jarriko dugu arreta nagusia eta beraz, bisitariari gure itsas historiaren ikuspegi jakin hori eskainiko zaio.  Ternuan bale ehiza burutzen zen bitartean hemen egiten ziren lanetaz hitz egingo dugu bereziki. Lan eta ardura hau emakumeen esku zegoen eta ezer gutxi hitz egin da ofizio hauei buruz. Gure...

gehiago irakurri