ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Berriak

18/10/2019

Ontzi kortsario baten eraikuntza Albaola Faktorian

Albaola Faktorian jendaurrean 15 metroko patatxe bat eraikitzen ari dira, kortsarioek asko maite izan duten ontzi mota bat hain zuzen. Gure kostaldean jada desagertuta dagoenez, Orioko Mutiozabal ontziolan aurkitutako planoetan oinarritua ekin diote lanari. Gaur goizean, Albaola Itsas Kultur Faktorian, bisitariek ikusi ahal izango duten ontzi berri baten eraikuntza aurkeztu da. Erronka berri hau patatxe bat da eta bere ezaugarri nagusia bizkortasuna da, bai belaz bai arraunez hartzen duen...

gehiago irakurri
10/10/2019

URRIAK 12 IREKITA

Urriak 12an Albaola Itsas Kultur Faktorian ateak zabalik izango ditu. Ordutegia, neguko ohikoa: 10:00-14:00/15:00-18:00 INFO+: www.albaola.com/eu/site/informazio-praktikoa

gehiago irakurri
02/10/2019

ERAKUSKETA: EUSKAL BATELAK. ERABILERA DESBERDINAK ETA GARAPENA HISTORIAN ZEHAR

ONDAREA PLAZARA ‼️ ERAKUSKETA BERRIA: "EUSKAL BATELAK. ERABILERA DESBERDINAK ETA GARAPENA HISTORIAN ZEHAR" Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, Euskal herriko itsasontzi tradizional mota bat aurkezten dugu, batela. Azken hiru mendeetan zehar euskal batelek erabilera asko izan dituzte, arrantzarako, pertsonen garraiorako, edo kirola eta aisialdirako besteak beste eta beraien arkitektura ezaugarriek ere jarduera horietara egokitzeko bilakaera handia izan dute. Erabilera...

gehiago irakurri
01/10/2019

Albaolak 5 urte

5 urteotan, gure lagunak, gure altxorra Albaola Itsas Kultur Faktoriak gaur bost urte betetzen ditu eta urteotan egindako bidean gure ondarerik preziatuenetakoa egindako harremanak, lagunak eta zubiak dira. Sarean lan egitea, parte hartzea sustatzea eta eguneroko lanean jendearen berotasuna sentitzea dira bide honek gugan utzi dituen altxorrak. Egun hauetan ere hainbat lagunen opariak jaso ditugu, eta guk hemendik eskertu besterik ezin dugu egin zuen bultzada. Horrela urte askoan...

gehiago irakurri
01/10/2019

SAUL, VENEZIATIK PASAIARA/Ikaslea

Saul Milan ondoan jaioa da baina azken urteak Venezian pasa ditu. Han ezagutu zuen Il Caicio elkartea, ontzi tradizionalekin nabegatzen dute eta zaharberritu egiten dituzte. Mundu horrek erakarrita eta bere informatiko lanbideaz aspertuta, ontzigintza tradizionala ikasteko eskola bat bilatu zuen eta horrela aurkitu zuen Aprendiztegi. Hiru urtetako ziklo batean lehenengoan dago. "Asko gustatzen zait eskolan dugun giroa, baita esperietzia gehiago dutenengandik ikastea, eta besteek egiten...

gehiago irakurri
01/10/2019

EVERY DAY THERE IS A CHALLENGE THAT I HAVE TO SOLVE” Martin Arata (USA)

AEBtik 2 HILABETE FAKTORIARA Duela hiru urte bere emazteak ikasle batzuk ekarri zituen Albaola Itsas Kultur Faktoriara eta orduan izan zuen Martin Aratak Faktoriaren berri. Orduezkeroztik AEBetatik etorri nahiean zebilen eta aurten animatu egin da eta Atlantikoa gurutzatu du gurera etortzeko. Faktorian San Juan baleontziaren txirritak egiteaz arduratzen da. Albaolan lan egitea eguneroko erronka dela aipatzen du, materiala dela, piezak direla, beti dago erronkaren bat eta erronka horiek...

gehiago irakurri