ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Berriak

23/3/2019

ARO BERRIARI KLIKA FAKTORIAN

Gaur, martxoak 23,  Albaola Itsas Kultur Faktorian ARO BERRIARI KLIKA ekimena aurkeztu da. XEDEA: euskararen normalizazioa azkartzeko, alderdi politiko, sindikatu, erakunde eta gizarte-eragileen konpromiso-bilduma. Agerraldian, konpromisoak jendaurrean izenpetu dituzte Euskal Herriko alderdi politiko, sindikatu, erakunde eta gizarte-eragileetako ordezkariek. Xabier Agotere, Albaolak opresidentearen ongietorria eta gero, Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak eta Asier Amondo 21....

gehiago irakurri
20/3/2019

Laponiarrak Albaolan! Martxoak 23 larunbata Bertso saioa + Arrastoan dokumentala

Laponiako Sami talde bat Euskal Herrian dabil hainbat topaketa burutzen Laponia eta bere kultura ezagutarazteko. Topaketa horietako bat Albaola Itsas Kultur Faktorian burutuko da. Josu Iztueta abenturazale tolosarra   da ekimenaren sutatzaile nagusia. NON: Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian (https://labur.eus/FJuOf). Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da. NOIZ: martxoak 23, larunbata, arratsaldeko 18:30etan SARRERAK: doan. 18:00etatik aurrera Faktoria ireki egingo da...

gehiago irakurri
05/3/2019

Terracotako soldaduen erakusketa eta Albaola

Martxoak 15etik ekainak 16ra "Terracotako soldaduak. Xianeko gudariak" erakusketa hartuko du Pasaiako Ziriza etxeak, Spacio Naturaren ekoizpenez da eta Diario Vascok antolatuta. Albaolak eta erakusketak elkarrekin eskaintza bat egingo dute eta gure Itsas Kultur Faktoria bisitatu nahi duenak Ciriza etxeko erakusketaren sarrera erakusten badu %10eko deskontua izango du eta baita alderantziz ere, Albaolako sarrera Ciriza etxean erakustean.   

gehiago irakurri
01/3/2019

LAN-ESKAINTZA: Zurezko ontzigintza tradizionaleko irakasle-laguntzailea

Albaolak honakoa bilatzen du: Zurezko ontzigintza tradizionaleko irakasle-laguntzailea Aprendiztegi Lance Lee Nazioarteko Ontzigintza Eskolarako. Bete beharreko baldintzak: Zurezko ontzigintzako tekniketan esperientzia praktikoa Espainiar estatuan lan egiteko lan-bnaimena Ingelesez eta gazteleraz edo frantsesez komunikatzeko gaitasun egokia. Kultur-aniztasun giro batean talde-lanerako gaitasuna Baloratuko da: Zurezko ontzigintzan esperientzia Nabigazioan...

gehiago irakurri
28/2/2019

Enrique Lekuonaren erakusketa Albaolan

Martxoan Albaolan “Ondarea bihotzetik. Enrique Lekuonaren landa koadernoak” izeneko erakusketa hasiko da gure Itsas Kultur Faktorian HONDAE Hondarribia Hondarribiko Ondarearen Aldeko Elkartearekin elkarlanean antolatua. Enrike Lekuona itsas ingeniaria izan zen lanbidez eta artista ere bazen, beste jarduera askoren artean, baita Albaolako boluntarioa ere. Aldi baterako erakusketa honek Enrique Lekuonak egindako 31 margolan erakusten ditu, gehienbat ondare gaiekin eginikoak, eta museoko...

gehiago irakurri
27/2/2019

Martxoa, Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea

Euskadiko itsas bazterreko ondare kultural eta naturala balioan jarri eta sustatzeko helburuaz eta baita, Sareko zentroak eta beraien eskaintza aurkezteko, martxoan Kostaldeko Museoen Hilabetea ekintza-programa burutuko da.  Martxoan zehar sareko zentroek abantailak eta orotako jendearentzat 100 ekintza, abantaila eta deskontu baino gehiago eskainiko dituzte: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisitaldi gidatu bereziak, doako sarrerak, eta abar. Jarduera batzuk hilabete...

gehiago irakurri