ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

ALBAOLA bisitatu eta SAGARDOTEGIRA joan! 35€

27/1/2017

ALBAOLA MUSEORA BISITA ETA SAGARDOTEGIKO MENUA

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak eta Albaola, Pasaiko Euskal Itsas Kultur Faktoriak, pakete turistiko honen bitartez itsasoari eta sagardoari lotutako euskal kultura ezagutzeko aukera ematen digu. XVI. mendean euskal arrantzale eta marinelak Ternuara joaten ziren bakailaoa eta baleak arrantzatzera San Juan bezalako baleontzietan. Beraien edaria sagardoa zen eta hiru litro edaten zuen marinel bakoitzak eguneko, horregatik, itsasontzi horiek euskal baserrietan egiten ziren sagardo kopuru handiak garraiatzen zituzten.

itsasoa eta sagardoa

ALBAOLA ITSAS KULTUR FAKTORIA

Albaola Itsas Kultur Faktorian San Juan baleontziaren erreplika zuzenean eraikitzen ikusiko duzu, XVI. mendean hondoratuta Kanadan eta gaur egun berriz ere eraikitzen ari den portuan jaioa: Pasaiko badian. 

Kontzeptu berri batean oinarritutako museo dinamiko eta bizi hau, parekorik ez duen berritutako ontziola batean dago kokatuta. Gainera,itsasontziz ere iritxi daiteke bertara.

Artisautzak eta historiak, elkar bat egiten dute ingurune multidisziplinar honetan, itsas ondarearen eta lanbide tradizionalen ikuspegi orokor bat lortzeko helburuarekin.

Erakusgai dagoena eraikitze prozesu bat denez, bisita bakoitza errepikaezina bilakatzen da, beraz, ezin da bertan behera utzi San Juanaren eraikuntzaren lekuko izatearen aukera, gutxitan ematen bait dira horrelako momento majikoak. Azkenik, aipatu beharra dago eraikuntza prozesu honek UNESCOren babesa lortu duela.

+ INFO: www.albaola.com

EUSKAL SAGARDOA, ITSASOAREN EDARIA

XVI. mendean zehar bidaia egin eta baleontzien gertaerak ezagutu ondoren, Gipuzkoako bailaretan sartu eta sagardotegi batean mahaia eskatzea proposatzen dizuegu: …sagardo ezberdinak dastatu, sagardogile profesionalen eskutik mimoz eginak …kupeletik sagardoa hartu txotx eginez, hori guztia sagardotegiko menu tradizional batekin lagunduta …sagardogilearekin hitz egin sagardoaren prozesuari buruz …edari osasuntsu honen ezaugarriak bereizi …esperientzia gastronomiko eta kultural hau beste bisitariekin elbarbanatu jai giro alai batean…

+ INFO www.sagardotegiak.com

PAKETEA:

SAGARDOTEGIAK:

  1. Aburuza (Aduna)

  2. Astarbe (Astigarraga)

  3. Iparragirre (Hernani)

  4. Lizeaga (Astigarraga)

  5. Oiharte (Zerain)

  6. Ola (Irun)

  7. Petritegi (Astigarraga)

  8. Rezola (Astigarraga)

  9. Saizar (Usurbil)

  10. Satxota (Aia)

  11. Zabala (Aduna)

PREZIOA:                                                           

  • Helduak: 35€. Sagardotegian ordainduko da.
  • Haurrak kontsulta egin. (6 urte baino gutxiagoko haurrek ez dute sarrerarik ordaintzen Albaolan. Prezioa Albaolan ordaintzen denaren eta Sagardotegian hartzen duten haurren menuaren batuketa izango da).

ERRESERBAK:

ERRESERBARAKO BALDINTZAK:

  1. Aldez aurreko erreserba.

  2. Aldez aurreko ordainketa.

  3. Hizkuntzak: Euskara, gaztelera, inglesa eta frantsesa.

  4. Ordutegiak:

– ALBAOLA: Urritik – Aste Santura:  10:00-14:00 /15:00-18:00. Aste Santutik – Irailera: 10:00-14:00/15:00-19:00. (Astelehenetan itxita)

– SAGARDOTEGIAK: Urtarriletik Abendura: 14:00-17:00 / 20:00-23:00.

 

Aurten, sagardotegietako arduradunek izan dira lehenak esperientzia egiten eta San Juanaren eraikuntza gertu-gertutik ezagutzen; Xabier Agoterekin batera txootx egin dute baleontziaren kubiertan, sagardo kupelak eramango diren lekuan hain zuzen. Albaolarekin Txootx!

 

pack sagardotegia eta albaola