ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

ZABALIK BAINO ERREFORMEKIN JARRAITZEN DUGU

08/4/2022

FAKTORIAN OBRETAN GAUDE
 

Apirilaren 14an, Albaola Itsas Kultur Faktoria berriro irekiko da. Hala ere, instalazioak hobetzeko neguan hasitako prozesuarekin jarraituko dugu. Beraz, aurten bisitariek obrekin elkarbizi beharko dute hauek bukatu arte. 

Nolanahi ere, bisitetan ahalik eta eragin txikiena izan dezan ahaleginduko gara, eta ohiko hiru guneak bisitatu ahal izango dira: erakusketa, ontzigileen zuzeneko lanak eta San Juan baleontziaren eraikuntza. kontuan izan obraren fasearen arabera erakusketako guneren bat eta bisitaren noranzkoa kaltetuak gerta daitezkeela.

 

ZE ERREFORMAK DIRA?
 

Albaola Itsas Kultur Faktorian egingo diren erreformak direla eta, bisitentzako ateak itxi egin genuen 2021eko abenduan. Azpimarratu behar da, obrek museoa aldi baterako ixtea eragin duten arren, Albaola elkartearen jarduerak eta bere beste proiektuek ohiko bideari eutsiko diotela, Aprendiztegi ontzigintza eskolaren kasuan bezala. 

Erreformen finantzaketa BERPIZTU programatik etorri da. BERPIZTU zenbait proiektu bultzatzaile dinamizatzeko asmoarekin, 180 milioi euroko ezohiko aurrekontu-programa batean datza. Programa hori beharrean dauden eskualdeetara edo lehentasunezko jarduketa-eremuetara zuzentzen da (Ezkerraldea-Meatzaldea, Enkaterri, Oarsoaldea eta Aiaraldea hain zuzen). Ezohiko ekimen horren helburua trakzio-proiektuak abian jartzea da. Orain arte definitutako trakzio-proiektuak partaidetza- eta lankidetza-prozesu baten bidez hautatuak izan dira, eskualde bakoitzeko eragile ekonomiko, sozial eta erakundeek parte hartuta. Proiektu traktore horiek hainbat kudeaketa-arlotan eragiten dute (Industria, Nekazaritza, Kultura, Enplegua, Lanbide Heziketa, Osasuna, Etxebizitza, Trenbide Azpiegiturak, etab.).

Kulturaren arloan eta Oarsoaldearen kasuan, Albaolaz gain, Errenteriako Agustinak zentrua ere hautatua izan da, sormen- eta kultura-industrien esparruan proiektuak bultzatzeko zentro berria martxan jarri ahal izateko hain zuzen.
Albaola Itsas Kultur Faktoriak jorratu beharreko jardueren helburu zehatzei dagokienez, honako hauek azpimarratu daitezke:

1. INSTALAZIOETAN HOBEKUNTZAK: jasangarritasun energetikoa lortzeko helburuarekin erreformak egingo dira ontziolan, eta elementu berriekin hornitu egingo da proiektuaren xede dibulgatiboetan laguntzeko asmoz. Honek guztiak ondorio zuzenak izango ditu bai bisitari kopuruan, bai bisitarien gogobetetze mailan eta bai proiektuak ingurune hurbilean nahiz nazioartean duen posizionamenduaren hobekuntzan.

2. ESKOLA HORNITZEA: Albaolako ontzigintza eskola beharrezkoak diren tresna berriz hornitzea da helburua. Honek bahalbidetuko du Aprendiztegi Nazioarteko Ontzigintza Eskolarada datozen belaunaldi berriak ontzigintza tradizionalean behar bezala trebatzen jarraitu ahal izatea, euskal ontzigintzako teknika tradizionalak barneratuz eta ontzigilearen ogibidearen jarraipena bermatuz.

3. SAN JUANAREN ERAIKUNTZA. Pandemiak baleontziaren eraikuntzan eragindako etenaldia dela eta, helburua eraikuntza prozesuari bultzada bat ematea da. Hori dela eta ontzigile profesionalekin eraikuntza erritmoa berreskuratu ahalko da San Juana eraikuntzaren azkeneko fasera bideratuz.